Agüera
Agüera edo Riomayor[1] (gaztelaniaz: Agüera) Iberiar Penintsulako iparraldeko ibaia da, Ordunteko mendilerroan jaioa eta mendebaldeko Bizkaia eta ekialdeko Kantabria zeharkatzen duena.
Agüera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 21 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′41″N 3°19′38″W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Iturburua | Guriezo |
Bokalea () | Kantauri, Artzentales eta Oriñóngo itsasadarra |
Bere iturria Ordunteko mendilerroan dagoen Burgüeno mendian, 600 metroko altuerara eta Villaverde Turtzioz eta Artzentales artean. Kantabrian sartuta, ahoa Oriñóngo itsasadarran du (Guriezo eta Castro Urdiales udalerrien artean). 2006an Kantabriako Gobernuak Batasunaren Garrantzizko Leku izendatu zituen bere ibilgune nagusiaren behe eta erdialdea Bizkaiko mugaraino.[2] Eremu horretako espezie garrantzitsuenak kolaka (Alosa alosa), loina arrunta (Chondrostoma miegii) eta ibai-karramarro arrunta (Austropotamobius pallipes) dira.
Agüeraren ibaiadar nagusiak Remendón, Andino eta Rioseco ibaiak dira. Urteko emaria 112 hm³koa da.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |