Afrodita

Afrodita[1] (antzinako grezieraz: Ἀφροδίτη) maitasun erotikoaren eta edertasunaren jainkosa zen antzinako greziar mitologian, Venus erromatarraren parekoa. Hesiodo poeta greziarraren arabera, Uranoren odolak ernalduriko itsas uhinen aparretik sortua. Kronos, Uranoren semeak, aitaren genitalak moztu eta itsasora bota zituen, eta aphros edo itsasotik Afrodita sortu zen.

Afrodita
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaΑφροδίτη
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaOlympus (en) Itzuli eta Olinpo
BaliokideakVenus eta Astarte
Domeinuamaitasuna eta Edertasuna
Familia
AitaZeus eta Urano
AmaDione, Evonyme (en) Itzuli eta Gaia
Ezkontidea(k)Hefesto
Bikotekidea(k)Ankises, Butes, Phaethon (en) Itzuli, Adonis, Ares, Hermes, Dioniso, Poseidon, Phaethon (en) Itzuli eta Zeus
Seme-alabakAnteros, Deimos, Eros, Fobos, Harmonia, Himeros (en) Itzuli, Hermafrodita, Hymen (en) Itzuli, Priapo, Rodo, Erix, Tyche (en) Itzuli, Peito, Eneas, Polycaon (en) Itzuli, Golgos (en) Itzuli, Adrestia (en) Itzuli, Kariteak eta Lyrus (en) Itzuli

Jainkosa honek gizaki zein abereei ugaldu ahal izateko sena ematen zien, baina maitasun erotikoaren jainkosa zenez, sexurako grina bortitzak erevsortzen zituen. Era berean, Afroditak bere begiradarekin edozein gizon maitemin zezakeela esaten zen.

Antzinateko jainkoen artean gurtuenetako bat izan zen, eta honek hiri garrantzitsu ia guztitan bere tenplu zein estatuak egotea eragin zuen.

Antzekotasunak

Antzinako Greziako kulturako elementurik gehienak bezala ezaugarri hauetako jainkosen agerpena lehenago ere eman ziren ekialdeko kulturetan, hala nola Sumeriako Inanna, Feniziako Astarte, edota Egiptoko Hathor[2]. Era berean, ondoren garatu ziren hainbat herritako jainkosak ere Afroditaren irudian oinarritu ziren, Etruskoen Turan edo Erromako Venus besteak beste. Ekialdeko kulturetako jainkosekiko zuen antzekotasunaz gain, jatorri Aurreindoeuroparreko beste hainbat jainkok ere antzeko ezaugarriak zituzten, hauen artean aurkitzen zirelarik Ushás edota Aurora jainkosak.

Zeusen eta Dioneren alaba edo, Hesiodoren arabera, Hefestoren emazte iruzurtia. Aresengandik Harmonia eta Eros izan zituen; Priapo Dionisorengandik, eta Hermafrodito Hermesekin elkartu ondoren. Adonisekin amodio kartsua bizi izan zuen eta bere amaordea ere izan zen. Ankises troiar hilkorrarekin Eneas izan zuen. Troiako Gerraren hasieran ageri da eta Parisi laguntzen dio Helenaren bahiketan. Tenplu ugari eskaini zitzaizkion. Hain ederra zenez, beste jainkoek beldur ziren haien arteko bakea ez ote zuen hautsiko, eta horregatik Zeusek Hefestorekin ezkondu zuen, hura ez baitzen arriskutsutzat hartzen. Hala ere, Afrodita Eros eta Psike arteko amodioaren sorreran inplikatuta egon zen.

Poeta eta eskultoreentzat inspirazio iturburu oparoa izan da beti: Safo, Kalimako, Lisipo, Praxiteles, Eskopas. Ekialdeko artean biluzik zein jantzita agertzen da, eskuak bularretan estuturik edo altzoan dituela. Greziako artean, K.a. IV. mendetik aurrera batez ere, amodioaren eta edertasunaren jainkosa honen irudi ezin ederragoak egin zituzten. Erdi biluzik edo guztiz biluzik irudikatzen zuten. Ezagunak dira Kalimakoren Afrodita genitrix, Praxitelesena, Cnidokoa eta Lisiporen Afrodita Medicis deitua.

Afroditari eransten zitzaizkion beste izen batzuk Kypris' (Zipreko andrea) eta Cytherea ziren, bere jaioterritzat hartzen ziren Zipre eta Zitera tokien ohorez.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Isis in the ancient world, Reginald Eldred Witt, 125. orrialdea, JHU Press, 1997. ISBN 0-8018-5642-6

Kanpo estekak


Kanpo estekak

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.