Afrikaner

Afrikanerrak batik bat Hegoafrikan bizi den eta afrikaansez mintzatzen den talde etnikoko kideak dira. 1652an Herbehereetako Ekialdeko Indietako Konpainiarekin (Vereenigde Oostindische Compagnie edo VOC) Afrika hegoaldera iritsitako herbeheretar, hugonote, frisiar eta flandriar kolonoen ondorengoak dira. Batzuetan boer izena ematen zaie, baina boerrak afrikaner etxaldetarrak dira.

Afrikanerrak
Andries PretoriusJan SmutsPetrus Jacobus JoubertCharlize Theron
Andries Pretorius   Jan Smuts   Petrus Jacobus Joubert   Charlize Theron
Biztanleak guztira
3.600.000 (zenbatespena)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hegoafrika Hegoafrika: 3.000.000
Namibia Namibia: 80.000-183.000
Immigratuak:
Erresuma Batua Erresuma Batua: 100.000
Zambia Zambia: 48.000
Australia Australia: 40.000
etab.
Hizkuntza
Afrikaansa
Erlijioa
Gehienbat kristau protestantea
Zerikusia duten beste giza taldeak
Anglo-afrikarrak   Coloured   Herbeheretarrak   Flandriarrak   Frantziarrak   Alemaniarrak

Egun, Hegoafrikaz gain, Namibian ere badaude talde esanguratsuak. Afrikanerrak, orotara, 2.700.000 lagun inguru dira. Erlijioari dagokionez, gehiengoa kristau protestantea da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.