Afrikako deskolonizazioa
Afrikako deskolonizazioa inperio kolonialek Afrikan zituzten lurraldeek emantzipazioa lortzeko eta herrialde independente bihurtzeko Bigarren Mundu Gerraren osteko prozesua izan zen[1].
Aurrekariak
XIX. mendeko Afrikaren banaketan, europar potentziek 1884-85eko Berlingo konferentzian Afrika eta bere baliabideak erdibanatu zuten. 1905. urterako, Afrika osoa europar gobernuen agindupean zegoen, Liberia (afroamerikar esklabo ohiek kontrolatuta zegoela) eta Etiopia (Italiaren ahaleginei aurka egin zizkiona) izan ezik. Erresuma Batuak eta Frantziak inperio nagusiak bazituzten arren, Alemaniak, Espainiak, Italiak, Belgikak eta Portugalek koloniak zituzten. Kolonialismo eta inperialismoaren eraginez, Afrikak epe luzeko ondorioak jasan zituen eta jasaten ditu: baliabide naturalen galera, suntsipen ekonomikoa, hondamen kulturala, banaketa geopolitikoa, eta abar. Hala ere, orduko europarren ikuspegitik, kolonizazioa bere zibilizazio-esfortzuaren helburuetako bat besterik ez zen.
Kausak
Bigarren Mundu Gerran koloniek bere metropoliren alde borrokatu zuten etsai ezezagun baten kontra eta independentzia aipatu gabe. Hendrik Verwoerd eta B.J. Vorster Hegoafrikako lehen ministroak izango zenek Adolf Hitlerren alde egin zuten, frantziar gobernadoreek 1943ra arte Vichyko gobernuaren alde egin zuten moduan. Orduko Alemaniako propagandak britainiar aginteari erronka botatzeaz gain, Japoniar Inperioak Ekialde Urruna konkistatzean, Afrikatik mea gehiago ateratzera behartu zieten. U-boot itsaspekoek Ozeano Atlantikoko bideak kontrolatuta zituztenez, Afrikan lantegiak sortu zituzten bertoko ekonomia bultzatuz.
1941ean Franklin D. Roosevelt eta Winston Churchillek Atlantikoko eskutitza adostu zutenean, kolonien autonomia bultzatzea erabaki zuten. Churchillek eskutitza Legebiltzarrera eraman zuenean, koloniak idaztea akats bat izan zela esan zuen zuzena Alemaniak konkistaturiko herrialdeak zirela esanez. Izan ere, gerra ondorengo afrikar koloniak oraindik ume eta heldugabetzat hartzen zuten europarrek.
Hala ere 1930eko hamarkadarako, indar kolonialek bere Unibertsitateetan jadanik hezita zuten afrikar buruzagi-elite bat, autodeterminazio eskubidea ezagutzen zuena. Tartean bazeuden independentzia lortzeko borrokatu zuten abertzale batzuk: Jomo Kenyatta (Kenia), Kwame Nkrumah (Urrezko Kosta, Ghana), Léopold Sédar Senghor (Senegal) edo Houphouët-Boigny (Boli Kosta).
Kronologia
1 Espainiak Mendebaldeko Saharan (orduan Rio de Oro deitua) zuen de factozko aginte koloniala bukatu zenean, Marokok herrialde osoa okupatu zuen, eta aldarrikatu berria zen Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa indargabetu.
Erreferentziak
- Birmingham, David. (1995). The Decolonization of Africa. Routledge ISBN 1857285409..
- S. Gertrude Millin, Rhodes, Londres, 1933, p.138
- 1958ko apirilaren 2an Espainiak Marokoari Juby lurmuturra eta 1969ko urtarrilaren 4an Ifni itzuli zizkion
- 1956ko abenduaren 13an Britainiar Togolandia Urrezko Kostarekin batu zuten
- Frantziar Kamerun independentzia lortu zuenean, Britainiar Kamerungo zati bat berarekin bat egin zuen 1961eko urriaren 1ean. Beste zatia Nigeriarekin batu zen.
- Britainiar Somalilandia independentzia lortu zuenean, Italiar Somalilandiarekin bat egin zuen
- Beninek São João Batista de Ajuda portugaldarra 1961ean okupatu zuen
- Britainiar Kamerungo zati batek 1961eko urriaren 1a Nigeriarekin bat egin zuen
- Hegoafrikak apartheid jasan zuen 1994an Nelson Mandela presidente bilakatu arte
- Tanganyika eta Zanzibarrek independentzia lortu zutenean, 1964ko apirilaren 26an batu ziren
- Walvis badia eta Penguin uharteak 1994ko otsailaren 28an lortu zituen
Bibliografia
- Michael Crowder, The Story of Nigeria, Faber and Faber, London, 1978 (1962)
- Understanding Contemporary Africa, April A. Gordon and Donald L. Gordon, Lynne Riener, London, 1996
- Vincent B. Khapoya, The African Experience, Prentice Hall, Upper Saddle River, NJ, 1998 (1994)
- Ali A. Mazrui] General History of Africa, vol. VIII, UNESCO, 1993
- Kevin Shillington, History of Africa, St. Martin's Press, New York, 1995 (1989)
Ikus, gainera
- Afrikako kolonizazioa
- Kolonialismo
- Deskolonizazio
- Afrikako urtea