Afrikako Kongresu Nazionala
Afrikako Kongresu Nazionala (ingelesez: African National Congress edo ANC) Hegoafrikako erakunde politikoa da, 1912. urtean sortua, Afrikako beltzen eskubide zibilak eta interesak babestuko zituen erakunde ez bortitz gisa.
Afrikako Kongresu Nazionala | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | alderdi politikoa | |
Herrialdea | Hegoafrika | |
Ideologia | afrikar nazionalismoa eta sozialdemokrazia | |
Kokapen politikoa | zentro-ezkerra | |
Jarduera | ||
Kidetza | Internazional Sozialista | |
Kide kopurua | 896.000 (2018) | |
National Assembly of South Africa 230 / 400 National Council of Provinces 54 / 90 | ||
Agintea | ||
Lehendakaria | Cyril Ramaphosa | |
Idazkari orokorra | Ace Magashule (en) | |
Egoitza nagusi |
| |
Historia | ||
Sorrera | 1912ko urtarrilaren 8a (juliotar egutegia) | |
Sortzailea | John Langalibalele Dube (en) | |
Sorlekua | Bloemfontein | |
Koloreak | ||
webgune ofiziala |
Historia
1912an sortu zuten South African Native National Congress (SANNC) izenarekin, eta 11 urte geroago gaur egungoa hartu zuen.
1940an Xuma izendatu zuten erakundearen buru eta kide gazteak bere ingurura erakartzen hasi zen. Gazte haiek, Mandela, Sisulu eta abarrek, Afrikako Kongresu Nazionalaren Gazteriaren Liga osatu zuten 1944an; haiek izan ziren erakundeko kide eraginkorrenetakoak.
1950eko hamarraldian, zurien gobernuak apartheid politika ezarri eta berehala, Kongresuko kideak ugaritzen hasi ziren eta harrez gero apartheid politikaren aurkako tresna nagusia izan zen. 1960 inguruan istilu larriak gertatu ziren Panafrikar Kongresuak (PN) deituriko manifestazioen ondoren, eta gobernuak erakunde politikoak debekatu zituen, besteak beste Panafrikar Kongresua eta Afrikako Kongresu Nazionala. 1961ean Afrikako Kongresu Nazionalak talde militar bat sortu zuen, Umkhonto we Sizwe ("Nazioaren lantza"), gobernuaren kontrako sabotajeak egiteko.
1990. urtea arte egon zen legez kanpo Afrikako Kongresu Nazionala eta bere kideek espetxean edo atzerrian jardun zuten, baina urte hartan Frederik Willem de Klerkek onartu egin zituen AKN eta beltzen beste zenbait alderdi. Urte hartan bertan Mandela askatu zuten, 27 urte espetxean eman ondoren. 1993an Afrikako Kongresu Nazionala gobernuaren solaskide nagusia izan zen Hegoafrikar Errepublikara alderdi anitzeko demokrazia ekarri zuten negoziazioetan, eta aginpidera heldu zen 1994ko hauteskundeetan; erakundearen buruzagia, Nelson Mandela, bihurtu zen errepublikako lehendakaria.
1997. urtetik aurrera Thabo Mbeki bihurtu zen erakunde honen lehendakaria. 1999. urteko hauteskundeetan garaile izan zen berriz ere. 1994an herrialdeak demokrazia eskuratu zuenetik, alderdiak hauteskunde guztiak irabazi ditu eta gobernuan mantendu izan da.
Alderdikide ezagunak
John Dube eta Sol Plaatje ANCren fundatzaileen artean egon ziren, baina buruzagirik ezagunena Nelson Mandela izan da, kartzelan urte asko egon izan zena baina herrialdeko lehenengo presidente beltz bihurtu zena. Thabo Mbekik ordezkatu zuen boterean 1999an eta 2008 arte.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez)ANCreen webgunea