Afrikaans

Afrikaansa[1] germaniar hizkuntza bat da, nederlandera jatorritzat duena, Hegoafrika eta Namibian mintzatua gehienbat. Kolono herbeheretarrek Lurmutur kolonian hitz egiten zuten hizkuntzaren bilakaera da, eta denboraren poderioz, bere berezitasunak hartuz joan da, baita XX. mendean bere literatura sortu ere.

Afrikaansa
Afrikaans
Afrikaans hiztunen ehunekoa, Hegoafrikako probintzia bakoitzean.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaHegoafrika, Namibia, Botswana, Lesotho eta Swazilandia
Hiztunak16 milioitik gora
Rankinga100
OfizialtasunaHegoafrika
EskualdeaHegoaldeko Afrika
AraugileaDie Taalkommissie (Hegoafrikako Zientzia eta Arte Akademiaren Hizkuntza Batzordea)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
Franconian (en) Itzuli
Low Franconian (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, SOV hizkuntza, V2 hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1af
ISO 639-2afr
ISO 639-3afr
Ethnologueafr
Glottologafri1274
Wikipediaaf
Linguasphere52-ACB-ba
ASCL1403
Linguist Listafr
IETFaf

Botswana, Lesotho, Swazilandia, Zimbabwe eta Zambian ere hitz egiten da; Erresuma Batuan 300.000 hiztun inguru daude.

Geografiari dagokionez, Hegoafrikako mendebaldeko herenean gehien erabiltzen den hizkuntza da (Ipar Lurmutur probintzian populazioaren % 69ren lehen hizkuntza da; Mendebaldeko Lurmuturrekoan, % 58rena). Mugaz beste aldera, Namibiako hegoaldeko Hardap eta Karas probintzietan ere gauza bera gertatzen da, % 44 eta % 40, hurrenez hurren.

Afrikaans izena afrikar hitzaz euskaratu daiteke, eta hizkuntza hori hitz egiten duten bi komunitate daude:

1) afrikanerrak, Hegoaldeko Afrikan bizi diren europarren ondorengo zuriak, eta

2) Hegoafrikan, europar eta afrikarren nahasketen ondorioz sortu ziren mestizoak: gehienak Lurmutur Hirian bizi dira eta, mendeen joan-etorrian, nahasketa bizia izan dute (batzuek Asiatiko arbasoak dituzte, halaber). Kultura berezia sortu dute eta hizkuntza nagusia afrikaansa dute.

Dialektoak

Afrikaansaren barnean, dialekto hauek bereizten dira:

  • Lurmutur Hiriko mendebaldekoa
  • Lurmutur Hiriko ekialdekoa
  • Orange ibaikoa

Ortografia

Afrikaans idatziak, nederlandera idazkerarekin alderatuta, eredu fonetikoagoa eta sinpleagoa erakusten du, hainbat kontsonante kendu baitira. Beste ezaugarri esanguratsu batzuk hauek dira: artikulu zehaztugabea 'n da (nederlanderaz, een); z letraren ordez, s idazten da; eta nederlanderazko ij afrikaansez y da.

afrikaansanederlanderaalemana ingelesaeuskara
aksieactieAktionactionekintza
babababyBabybabyjaioberri
bedbedBettbedohe
boekboekBuchbookliburu
broerbroerBruderbrotheranaia / neba
dogterdochterTochterdaughteralaba
eetetenesseneatjan
enenundandeta
katkatKatzecatkatu
lughaweluchthavenFlughafenairportaireportu
maakmakenmachenmakeegin
mymijnmeinmynire
oopopenoffenopenireki
skoolschoolSchuleschooleskola
vyfvijffünffivebost
virvoorfürforNorentzat adierazteko preposizioa
watwatwaswhatzer
Etxean afrikaansez mintzo diren hegoafrikarren ehunekoak (2001):
     % 0–20      % 20–40      % 40–60      % 60–80      % 80–100

Esaldi batzuk

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.