Afrika Erdiko Errepublika
Afrika Erdiko Errepublika[1] (sangoz: Ködörösêse tî Bêafrîka; frantsesez: République centrafricaine, ʁepyblik sɑ̃tʁafʁikɛn ahoskatua, edo Centrafrique sɑ̃tʀafʀik ahoskatua), izenak berak dioenez, Afrikaren erdialdean dagoen estatua da, eta, hortaz, itsasgabea. Txadekin muga egiten du iparraldean, Sudanekin ipar-ekialdean, Hegoaldeko Sudanekin hego-ekialdean, Kongoko Errepublika Demokratikoarekin hegoaldean, Kongoko Errepublikarekin hego-mendebaldean eta Kamerunekin mendebaldean.
Afrika Erdiko Errepublika | |||
---|---|---|---|
République Centrafricaine Ködörösêse tî Bêafrîka | |||
Ereserkia: La Renaissance (en) | |||
Goiburua: Unité, Dignité, Travail ("Batasuna, duintasuna, lana") | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Bangi 4°22′24″N 18°33′46″E | ||
Azalera | 622.984 km² (43.) | ||
Punturik altuena | Mont Ngaoui (en) (1.410 m) | ||
Punturik sakonena | Ubangi (335 m) | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Mugakideak | Txad, Sudan, Kamerun, Kongoko Errepublika, Hego Sudan, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Arabiar Liga | ||
Administrazioa | |||
Afrika Erdiko Errepublikako estatuburua | Faustin-Archange Touadéra | ||
Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa | Firmin Ngrébada (en) | ||
Legebiltzarra | National Assembly (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 4.659.080 (2017) (124.) 42.663 (2013) | ||
Dentsitatea | 7,48 bizt/km² (191.) | ||
Hizkuntza ofizialak | |||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | gizonezko: 22 emakumezko: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 4,286 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 693.467 (2012) | ||
Bizi-itxaropena | 52,171 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 56,2 (2008) | ||
Giza garapen indizea | 0,404 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 1.949.411.659,2045 $ (2017) 193.943.522,33897 (2016) | ||
BPG per capita | 323,2 $ (2015) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 3.389.415.337 nazioarteko dolar (2017) 200.351.180 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 727,486 nazioarteko dolar (2017) 33,4 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 4,5 % (2016) | ||
Inflazioa | 4,7 % (2016) −0,1 (2015) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1960 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +236 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | CF | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | CAF | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 220 V. 50 Hz.Europlug (en) eta Type E (en) | ||
Internet domeinua | .cf |
Afrika Erdiko Errepublikak 620.000 kilometro koadroko azalera du. 2018an, 4,7 milioi biztanle inguru zituen. 2022tik aurrera, Afrika Erdiko Errepublika gerra zibil baten lekuko da, 2012tik aurrera[2]. Afrika Erdiko Errepublikaren zatirik handiena Sudan-Gineako sabanek osatzen dute, baina herrialdeak iparraldean Sahara-Sudango eremu bat eta hegoaldean baso ekuatorialeko eremu bat ere hartzen ditu. Herrialdearen bi heren Ubangi ibaiaren arroan daude (Kongon itsasoratzen da), eta gainerako herena Chari ibaiaren arroan dago, Txad lakua ureztatzen duena.
Gaur egun Afrika Erdiko Errepublika den eremuan milaka urtez bizi izan da giazkia; hala ere, herrialdearen egungo mugak Frantziak ezarri zituen, XIX. mendearen amaieratik aurrera herrialdea kolonia gisa gobernatu baitzuen. 1960an Frantziatik independizatu ondoren, Afrika Erdiko Errepublika agintari autokratiko batzuek gobernatu zuten, monarkia saiakera huts batek barne[3].
1990eko hamarkadan, demokraziarako deialdiek alderdi anitzeko lehen hauteskunde demokratikoak ekarri zituzten 1993an. Ange-Félix Patassé presidente bihurtu zen, baina ondoren François Bozizé jeneralak kargutik kendu zuen 2003ko estatu-kolpean. Sastraken gerra 2004an hasi zen Afrika Erdiko Errepublikan, eta, 2007an bake-hitzarmen bat eta 2011n beste bat egin arren, gerra zibila berriro hasi zen. Gerra zibilak herrialdeko giza eskubideen historia eskasa betikotu zuen: parte hartu zuten talde armatu desberdinek egindako gehiegikeria orokortu eta gero eta handiagoek ezaugarritu zuten, hala nola espetxeratze arbitrarioek, torturek eta prentsa-askatasunaren eta zirkulazio-askatasunaren murrizketek.
Nahiz eta mineral-hobi garrantzitsuak eta beste baliabide batzuk izan, hala nola uranioa, petrolio gordina, urrea, diamanteak, kobaltoa, egurra eta energia hidroelektriko erreserbak[4], bai eta landu daitekeen lur kantitate handiak ere, Afrika Erdiko Errepublika munduko hamar herrialde pobreenen artean dago, eta munduko per capita BPG txikiena du erosteko ahalmenaren parekotasunean 2017an[5]. 2019an, bigarren Giza Garapen Indizerik baxuena zuen munduan, Nigerren ostean, 189tik 188.ra baxuena zuen. Berdintasun faltari egokitutako Giza Garapen Indizean azkena zen, 150. postuan. Halaber, uste da Afrika Erdiko Errepublika dela herrialderik osasungaitzena[6] eta gazte izateko txarrena[7].
Afrika Erdiko Errepublika Nazio Batuetako, Afrikako Batasuneko, Afrika Erdiko Estatuen Ekonomia Erkidegoko, Frankofoniaren Nazioarteko Erakundeko eta Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduko kidea da.
Geografia
Mugak
Afrika Erdiko Errepublikak mugakideok ditu: iparraldean, Txad; ekialdean, Hego Sudan eta Sudan; hegoaldean, Kongoko Errepublika eta Kongoko Errepublika Demokratikoa; eta mendebaldean, Kamerun.
Orografia
Afrika Erdiko Errepublika guztiz estatu itsasgabea da, kontinentearen erdi-erdian kokatua. Herrialdeko zatirik handiena goi-ordoki zabalak hartzen du, 500 m garai dena. Ipar-ekialdean Fertit mendixkak daude, eta hegoaldean mendi sakabanatu batzuk. Ipar-mendebaldean Yade mendigunea dago, granitozko goi-ordokia (1.143 m).
Klima eta landaredia
Klima tropikal-ekuatoriala da, euri ugarikoa, eta tenperatura 18 eta 40 °C artekoa. Landaredia (eta, hortaz, ekosistema osoa) arrisku bizian dago, basamortutze aurreratua dela-eta.
Historia
Behin oihanez estalitako lurralde haietako lehen biztanleak pigmeo babingak eta gero bantuak izan ziren. XIX. mendea arte, Islamiar mugatik haratuago bizi izan ziren, erlijio abrahamikoen eraginetik at (Judaismoa, Kristautasuna eta Islama). Garai horretan hasi ziren merkatari musulmanak gutxinaka eskualdean sartzen, merkataritza errazteko asmotan, baina mende erdialdetik aurrera, soldadu armatuz lagundutako esklabo-merkatariak eskualdean sartu ziren. 1860-1910 artean, Afrika erdialdeko esklabo-merkatariek (Sudan, Txad, Kamerun, AEE iparraldeko Dar al-Kuti eta AEE hegoaldeko Nzakara eta Zande eskualdekoak) ekialdeko eskualdeetako gizon-emakume gehienak esportatu zituzten, gaur egun biztanle gutxi dituzten lekuetatik, hain zuzen.
Frantziarrek XIX. mende amaieran eskualde osoa kolonizatu zuten eta Ubangi-Xari izenpean administratu. Bigarren Mundu Gerran koloniak Aliatuekin bat egin zuen. Herrialdea 1958ko abenduaren 1ean Afrika Erdiko Errepublika bihurtu zen eta 1960ko abuztuaren 13an, independentzia aldarrikatu zuen.
Independentziaren ondoko 30 urteetan, estatuaren agintea presidente ez-demokratikoen esku egon zen, sarri estatu kolpez bereganatua. Biztanleen nahigabea handituz joan zen, batez ere Gerra Hotza amaitutakoan. Lehenengo egiazko hauteskunde demokratikoak 1993an izan ziren. Ange-Félix Patassé-k irabazi zuen, baina herriaren babesa galduz joan zen eta François Bozizé jeneralak kargutik bota zuen. Bozizé jeneralak 2005eko maiatzeko hauteskundeak irabazi zituen eta agintean da orain.
2014ko uztailaren 24ean, Kongoko Errepublikan eginiko negoziazioetan, Seleka eta Anti-balaka Afrika Erdiko Errepublikako miliziek su-etena ezartzea adostu zuten. Haatik, BBC hedabide britainiarrak zabaldu zuenez, hainbat hiritan borrokak izan ziren. Gobernuko eta milizietako 170 ordezkarik hiru egunez parte hartu zuten elkarrizketetan[8].
Abenduaren 11n, urtea bete zen Afrika Erdiko Errepublikako milizia kristauek Bangi hiriburuan musulmanen aurkako sarraskia egin zutenetik eta horrek eragina gerra sektarioa hasi zenetik[9].
2015eko urtarrilaren 19an, GKE bateko bi kide bahitu zituzten[10].
Gobernua eta administrazioa
Banaketa administratiboa
Afrika Erdiko Errepublika 14 prefektura administratibotan (préfectures), bi prefektura ekonomikotan (préfectures economique) eta autonomia udalerri baten banatuta dago. Prefekturak azpiprefekturetan (sous-préfectures) banatuta daude.
Hamalau prefekturak::
|
|
Bi prefektura ekonomikoak Nana-Grébizi eta Sangha-Mbaéré dira. Autonomia udalerria hiriburua da: Bangi.
Azpiegiturak
Aireportuak
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
|
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- (Ingelesez) Human Rights Watch. (2018-12-11). Central African Republic: Events of 2018. (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «'Cannibal' dictator Bokassa given posthumous pardon» the Guardian 2010-12-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) Central African Republic. Central Intelligence Agency 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- www.imf.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «These are the world's unhealthiest countries» The Express Tribune 2016-09-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- «Central African Republic worst country in the world for ...» web.archive.org 2017-08-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- http://www.berria.eus/paperekoa/5004327/013/003/2014-07-25/borrokak_ez_dira_amaitu_afrika_erdian_menia_ezarri_arren.htm Berria, 2014-07-25
- «1», Berria, 2014-12-12
- «GKE bateko bi kide bahitu dituzte ekintzaileek Afrika Erdiko Errepublikan», Berria, 2015-01-20
Kanpo estekak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.