Afonso de Albuquerque
Afonso de Albuquerque, 1. Goako dukea (Alhandra, c. 1453 – Goa, 1515eko abenduaren 16a) portugaldar militar eta esploratzailea izan zen.
Afonso de Albuquerque | |||
---|---|---|---|
1509ko azaroaren 4a - 1515eko irailaren 8a ← Francisco de Almeida (en) - Lopo Soares de Albergaria (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Alhandra (en) , 1453 | ||
Herrialdea | Portugalgo Erresuma | ||
Heriotza | Goa Hiri Zaharra, 1515eko abenduaren 16a (egutegi gregorianoa) (61/62 urte) | ||
Hobiratze lekua | Lisboa | ||
Familia | |||
Aita | Gonçalo de Albuquerque, Lord of Vilaverde dos Francos | ||
Ama | Dona Leonor de Menezes | ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | esploratzailea, soldadua, estatu-politikaria, itsasturia eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Portugaldar India | ||
Gradua | amiral | ||
1471n Tanger eta Arzilaren konkistan parte hartu zuen. Gaztelako gerran eta Toroko guduan (1476), otomandarren aurkako Italiako kanpainan (1480) eta Afrika iparraldeko guduetan ere parte hartu zuen.
Asiara bi espedizio egin zituen, 1503an eta 1506an. Horietan, portugaldarren hiru helburuak lortu nahi izan zituen: Islamari aurre egitea, kristautasuna hedatzea eta espezien merkataritza ziurtatzea, Asian portugaldar inperio bat sortuz. Goa konkistatu zuen, Persiar Golkoa eraso zuen eta Europako lehen flota Itsaso Gorrian gidatu zuen.
1507an, Persiar eta Arabiar itsasoetako portugaldar flotaren buru izendatu zuten. Portugalentzat Indiako Ozeanoaren domeinua lortu zuen. 1509tik hil zen arte Goako gobernadorea izan zen.