Haize instrumentu

Haize instrumentua edo aerofonoak aire gorputz bat bibraraztean hotsa ematen duten musika tresnak dira.

Joxan Goikoetxea akordeoia jotzen eta Alan Griffin albokan.

Aerofono gehienek aire-zutabea ontzi batean gordeta dute eta hori bibrarazteko sistema desberdinak dituzte. Sistemaren arabera flautak, mihia duten aerofonoak eta ezpain bibraziozkoak bereizten dira. Hauez gain, aerofono libreak ere badira; hauetan, bibratzen duen airea ez dago tutu edo gorputz itxi batean barruan, libre baizik.

Flautak

Flautek bisel edo ertz zorrotza dute. Aireak ertzaren kontra jotzean hotsa ematen dute.

Flauta mota ezberdinak bereizten dira.

Mihidunak

Aerofonoek mihi bat edo gehiago bibraraztean ere hotsa eman dezakete. Mihiak material ezberdinez egin daitezke: kanabera, metala, plastikoa...

Soinu-tresna mihidunen artean ondorengo taldeak bereiz genitzake.

  • Mihi bakarrekoak: klarinetea, saxofoia, alboka, korneta...
  • Mihi bikoitzekoak: oboea, dultzaina, gaita nafarra (dultzaina), txanbela, sunprinua, tutubia...
  • Xirolarruak: zakudun gaita edo xirolarruek mihi bakuna zein bikoitza duten tutuak izan ditzake.
  • Mihi libreak: aho-soinua, akordeoia, trikitixa, hegabera...

Ezpain bibraziozkoak

Aerofono hauetan ezpainak ahokoaren kontra bibrazi behar dira hotsa emateko.

Naturalak (adarra) eta kromatikoak (bonbardinoa, tronpeta, tronboia, tuba) bereizten dira.

Libreak

Aerofono libreek ez dute aire-zutabea gordetzeko ontzirik. Mugiarazten ditugunean airea moztuz hotsa ematen dute. Talde honetakoak dira, esaterako, burruna, firringila eta ziria.

Kanpo estekak

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.