Aegirina
Aegirina inosilikatoen klinopiroxenoen arteko mineral bat da. Aegirina-augita seriearen sodiodun bukaera da. Bere formula NaFe3+[ Si2O6] da, eta burdina Fe3+ gisa agertzen da. Aegirina-augita seriean sodioa kaltzio eta Fe2+arekin trukatzen da eta magnesioa Fe3+-arekin, karga balantzatzeko. Aluminioa ere sar daiteke burdina(III)ren ordez. Batzuetan akmita izena ere hartzen du, fibrotsua denean.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Silikatoa, piroxenoa |
Formula | NaFe3+[ Si2O6] |
Dana sailkapena | 65.1.3c.2 |
Nickel-Strunz sailkapena | 9.DA.25 |
Sistema kristalino | Monoklinikoa |
Talde espazial | 2/m |
Zelda unitatea | a = 9.658 Å, b = 8.795 Å, c = 5.294 Å, β = 107.42°; Z=4 |
Eponimoa | Ægir |
Aurkikuntza-lekua | Låven island (en) ![]() |
Identifikazioa | |
Kolorea | Berde iluna, beltz berdexka |
Habitoa | Prismatikoa, kristal azikularren agregatuekin |
Esfoliazioa | Ona {110}, (110) ^ (110) ≈87°; gerta daiteke {100} |
Distira | Bitreoa, batzuetan erretxinotxua |
Errefrakzio indizea | nα = 1.720 - 1.778 nβ = 1.740 - 1.819 nγ = 1.757 - 1.839 |
Ezaugarri optikoak | Biaxiala (-) |
Pleokroismoa | X = berde esmeralda, berde indartsua; Y = belar berdea, berde indartsua, horia; Z = berde marroikara, berdea, marroi horixka, horia |
Birrefringentzia | δ = 0.037 - 0.061 |
2V angelua | Nertua: 60ºtik 90ºra, kalkulatua: 68ºtik 84ºra |
Aegirina berde iluna da, kristal prismatiko monoklinikoak eratuz. Distira beiratsua du eta haustura perfektua.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.