Aedea (satelitea)
Aedea (grekoa: Αοιδή ), edo Jupiter XLI, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Aedea (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 22,5 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Scott S. Sheppard (en) , David Clifford Jewitt (en) , Jan Kleyna (en) eta Yanga R. Fernández (en) |
Aurkikuntza-data | 2003ko otsailaren 8a |
Honen izena darama | Aedea |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 23.044.196 km |
Eszentrikotasuna | 0,4311 |
Orbita-periodoa | 714,66 egun |
Makurdura orbitala | 160,48205 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 4 km |
Masa | 90 Pg |
Dentsitatea | 2,6 g/cm³ |
Albedoa | 0,04 |
Behin-behineko izendapenak | S/2003 J 7 |
Ezaugarri fisikoak
Aedea satelite erretrogrado irregular bat da. Txikia da, lau bat kilometroko diametroa du, eta Jupiter orbitatzen du batez beste 23,044 milioi kilometroko distantziatik, 714,657 eguneko orbitatze-periodoarekin, ekliptikarekiko 160º-ko inklinazioarekin, eta 0,6ko eszentrizitatearekin.
Orbita
Aedea satelitea Pasifearen taldekoa da, hau da, Jupiterren inguruan modu erretrogradoan planetatik 22.800.000 eta 24.100.000 km bitarteko distantziatik orbitatzen duten sateliteen taldekoa.
Aurkikuntza
Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-taldeak (S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna, Y. Fernández eta H. Hsieh) aurkitu zuen 2003an. Aurkikuntzaren berri 2003ko martxoaren 4an eman zen, Jupiterren beste sei sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
Izendapena
Aedea satelite-izena mitologia grekoko Aedea pertsonaian du jatorria; Aedea jatorrizko hiru musetako bat zen, Zeusen alaba.
Hasieran, S/2003 J 7 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren zazpigarren satelitea zela. Aedea behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion, Jupiterren beste 9 sateliterekin batera.
Erreferentziak
- IAUC 8087: Satellites of Jupiter 2003ko martxoaren 4a (aurkikuntza)
- MPEC 2003-E11: S/2003 J 1, 2003 J 2, 2003 J 3, 2003 J 4, 2003 J 5, 2003 J 6, 2003 J 7 2003ko martxoaren 4a (aurkikuntza eta efemerideak)