Adventures of Don Juan
Adventures of Don Juan (euskaraz Don Juanen Abenturak) 1948ko Vincent Sherman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abentura eta amodiozko film bat da. Errol Flynn, Viveca Lindfors, Robert Douglas, Alan Hale, Ann Rutherford eta Robert Warwick aktoreek antzeztu zuten.
Adventures of Don Juan | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1948 |
Izenburua | Adventures of Don Juan |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, abenturazko filma, film erromantikoa eta kapa eta ezpatako filma |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Vincent Sherman |
Gidoigilea(k) | Harry Kurnitz |
Antzezlea(k) | |
Errol Flynn Viveca Lindfors Robert Douglas Alan Hale (en) Ann Rutherford (en) Fortunio Bonanova (en) Una O'Connor (en) Raymond Burr Alan Hale Robert Warwick Douglas Kennedy Helen Westcott Aubrey Mather Leon Belasco Mary Stuart Monte Blue (en) Pedro de Cordoba Romney Brent David Bruce Harry Woods | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jerry Wald (en) |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | Alan Crosland |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Steiner |
Argazki-zuzendaria | Elwood Bredell |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Academy Award for Best Costume Design, Color (en) 22nd Academy Awards (en) Leah Rhodes (en) , William Travilla (en) , Marjorie Best (en) Academy Award for Best Art Direction, Color (en) 22nd Academy Awards (en) Edward Carrere (en) , Lyle Reifsnider (en) |
Juan Marañakoa, pertsonaia nagusiaren izena, Don Juan fpertsonai herrikoi ospetsua eta hura sortzeko ziurrenik oinarritutako Miguel Mañara espainiar aristokrataren hitz-elkarketa bat da.
1949ko Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
Don Juan Mañarakoa (Errol Flynn) espainiar zaldunaren amodio abentura berriak Espainiako erreginak (Viveca Lindfors) ezarritako ezkontza bat hankaz gora uztean eskandalua eragingo du, horregatik Espainiatik atzerriratua izango da.
Berriz ere Espainiara itzuli eta Goardia Nobleen Erege Eskolako esgrima maisu gisa lan egiten hasiko da, horrek denen begitara bere izen ona berreskuratu eta haren iragan ilunaren xehetasunak ezkutatuaraziko ditu. Baina bere izaera alproja eta bazter-nahastailearen ondorioz arazo berrietan sartuko da.
Aktoreak
- Errol Flynn: Don Juan Marañakoa
- Viveca Lindfors: Margarita Austriakoa, Espainiako erregina
- Robert Douglas: Lorcako dukea
- Alan Hale: Leporello
- Romney Brent: Filipe III.a Espainiakoa
- Ann Rutherford: Dona Elena
- Robert Warwick: Don Jose, Polango dukea
- Jerry Austin: Don Sebastian
- Douglas Kennedy: Don Rodrigo
- Jean Shepherd (Jeanne Shepherd) Donna Carlotta Shepherd
- Mary Stuart: Catherine
- Helen Westcott: Lady Diana
- Fortunio Bonanova: Don Serafino Lopez
- Aubrey Mather: Lord Chalmers
- Una O'Connor: Duenna
- Raymond Burr: Alvarez kapitaina
- Nora Eddington: Helbidea galdetzen duen neska gaztea
- Tim Huntley: Cecil (Catherinen senarra)
- Leon Belasco: Don de Cordoba
- David Leonard: Ostalaria
- Barbara Bates: Micaela (ostalariaren alaba)
- Monte Blue: Turnkey
- David Bruce: Orsiniko kondea
Kanpo estekak
- Adventures of Don Juan filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)