Adurtza

Adurtza Gasteizko (Araba) auzoa da, Olarizu ondoan kokatuta dagoena. Hiriaren hego-ekialdean dago. Iparraldean trenbidearekin egiten du muga, hegoaldean Olarizuko parkearekin, mendebaldean San Kristobal auzoarekin eta ekialdean Oreitiasolo industrialdearekin.

Adurtza
 Euskal Herria
Adurtza Hegoalde gizarte etxetik
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′11″N 2°39′42″W
Demografia

Auzoaren gune nagusiaz gain, etxebizitzen beste bi gune ditu: 1950eko hamarkadan eraikitako Errekaleor etzebizitza multzoa, Errekaleor ibaiaren alboan eta Neveras muinoaren azpian dagoena, eta Esmaltaciones enpresa zegoen tokian 2010eko hamarkadan eraiki ziren etxebizitza berriak, Olarizuko parkearen sarreran.

Historia

Adurtza auzoaren ikuspegia Aretxabaletatik

Erdi Aroan zehar Adurzaha (1025) izeneko herrixka bat egon zen, gaur egun hutsik dagoen Olarizu eta Gasteizko herrien artean. Herrixkatik antzinako galtzada erromatar bat igarotzen zen eta Donejakue Bidearen adarretako bat. Adurtza, 1258ean Gasteizi utzitako herrixketako bat izan zen. Denborak aurrera egin ahala, Gasteizi erabat loturik geratu zen, eta kanpoaldeko auzoaren izaera hartu zuen. San Kristobal izenaz ere izan zen ezagutua, auzoan kokatzen den San Kristobalgo baseliza zaharrarengatik.

Auzoaren erabateko garapena 1950eko hamarkadan hasi zen, gaur egungo Adurtzako auzoaren eraikitzearekin. Ondorengo hamarkadetan, Iturritxu kalea eraiki zen, Gasteizko hiria inguratzen duen errepidearen alboan kokatua eta hegoaldean Gasteizen muga dena.

Adurtzako San Ignazio elizaren kanpandorrea

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.