Adur Larrea
Adur Larrea Eguren (Bilbo, 1982), animazioaren sortzailea, komikigilea eta ilustratzailea da. Eleberri grafiko desberdinetan lan egin du. Bere lanak "Adur" izenarekin sinatzen ditu.[1]
Adur Larrea | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Adur Larrea Eguren |
Jaiotza | Bilbo, 1982 (41/42 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea eta ilustratzailea |
Lan nabarmenak |
Ibilbidea
Arte Ederretan lizentziatua da, marrazketa eta ikus-entzunezkoen espezialitateetan. Geroztik, animazioa eta ilustrazioa izan dira bere jardueraren ardatz nagusiak. Ikus-entzunezkoen alorrean, zenbait ekoiztetxerekin lan egin du, baita telebistan eta publizitatean ere.[1]
Bere lan nagusiak komikiaren munduarekin lotuta egin ditu. Egunkari eta aldizkari askotan kolaboratu du: Aizu!, Argia, Berria, Bertsolari, Jakin, H28, Ortzadar, Xabiroi...[2]
Obra
Hauek dira orain arte argitaratu dituen lanak:[3]
- Okatxu, M. Irigoien eta Asisko Urmenetarekin batera, Komunikazio Biziagoa (2010).
- Gabriel Aresti BioGrafikoa, Erroa argitaletxea (2015). Gabriel Aresti poeta bilbotarraren bizian eta obran
- Tirabirak. Tiras que aflojan, Euskal Herriko Unibertsitatea, (2016)
- Arditutakoak, Mikel Begoñaren gidoiarekin, Bertsolari aldizkaria (2017).
- Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak, M. Mindegiarekin (2018).[4][5]
- Antzara eguna, Harkaitz Canorekin batera, Txalaparta argitaletxea (2019).[6]
- Martin Larralde Bordaxuri, komiki laburra Bertsolari aldizkariko 81. zkian (2012)[7].
- Lurbinttoko ohoinak, komikia. 1794ko Lapurtarren deportazioan oinarritua (2022)[8].
Erreferentziak
- Larrea, Adur. «Adur Larrea Eguren-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Txalaparta) (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
- Larrea, Adur. «Xabiroi 51» Issuu (Ikastolak) (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
- https://www.tebeosfera.com/autores/larrea_eguren_adur.html
- Larrea, Adur. MARIA ZUGARRAMURDIKOA ETA SORGINDUAK IZAN ZIREN EMAKUMEAK. TeBeOsfera.
- Mindegia, Miren; Larrea, Adur. (2018). María Zugarramurdíkoa eta sorginduak izan ziren emakumeak. ISBN 978-84-09-06279-9. PMC 1084518842. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
- Cano, Harkaitz; Larrea, Adur. (2020). Antzara eguna. (2. arg. argitaraldia) ISBN 978-84-17065-90-4. PMC 1240707353. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
- MADARIAGA, Ainize .- Bordaxuri itzuli izan balitz Berria, 2021eko abenduak 18
- https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/lurbinttoko-ohoinak
Kanpo estekak
- Egilearen web pertsonala
- Arditutakoak komikiaren komiktrailerra.
- (Gaztelaniaz): Gabriel Aresti BioGrafikoaren aurkezpenaren bideoa.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.