Adrienne Rich
Adrienne Cecile Rich (Baltimore, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1929ko maiatzaren 16a - Santa Monica, Kalifornia, 2012ko martxoaren 27a) ingelesezko idazlea izan zen.
Adrienne Rich | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Baltimore, 1929ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Baltimore Santa Cruz (Kalifornia) |
Heriotza | Santa Cruz (Kalifornia), 2012ko martxoaren 27a (82 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Artritis erreumatoidea |
Familia | |
Aita | Arnold Rice Rich |
Ezkontidea(k) | Alfred Haskell Conrad (en) ![]() |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Radcliffe College (en) ![]() Harvard Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, saiakeragilea, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta bakearen aldeko aktibista |
Enplegatzailea(k) | Brandeis University (en) ![]() Columbia Unibertsitatea (1967 - 1969) Cornell Unibertsitatea (1981 - 1987) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Simone de Beauvoir eta Silvia Plath |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
adriennerich.net | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Poeta eta saiakeragilea zen, eta emakumezkoen esperientzia sozialei buruzko ikerketengatik da, batez ere, ezaguna. Feminista aktiboa izan zen bai bizitzan bai karreran, eta eskubide zibilen eta bakearen aldeko borrokalari sutsua ere bai, poesia askotan islatzen denez. Sinesmenak zalantzan jartzera bultzatzen zuen irakurlea, eta berak ere bere buruaren azterketa egiten zuen, hebrear ondoretasunaz, homosexualitateaz eta, besteak beste, zapalkuntza politikoez gogoeta eginez.
Bizitza
1951n, diploma atera zuen Radcliffeko Unibertsitatean, eta Poeta Gazteen Yale Saria jaso zuen lehen poema-liburuarengatik: A Change of World. 1974an, National Book Award saria irabazi zuen Diving into the Wreck poema-bildumagatik; hizkuntza, mitoak eta emakumezkoen historia aztertu zituen lan horretan.
Beste liburu batzuk: Snapshots of a daughter-in-law: poems (1963), Of Woman Born: Motherhood as Experience and Institution (1976), The Dream of a Common Language (1978), Your Native Land, Your Life: Poems (1986); An Atlas of the Difficult World (1992), Midnight Salvage (1999), Telephone Ringing in the Labyrinth: Poems (2004–2006) eta Tonight No Poetry Will Serve: Poems (2007-2010).
Euskaraz
- Munduko Poesia Kaierak: Adrienne Rich (Susa, 2017; itzultzailea: Maialen Berasategi Catalán). Poemen antologia bat.
- Emakumeagandik jaioak (Txalaparta, 2020) itzultzailea: Maialen Berasategi Catalán [1]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Emakumeagandik jaioak - Adrienne Rich» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
Kanpoko estekak
- Munduko Poesia Kaierak: Adrienne Rich (bildumaren zuzendari Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin)
- Maialen Berasategi Youtuben Emakumeagandik jaioak liburuaz