Adrian Angelico
Adrian Angelico (Tromsø, 1979ko martxoaren 9a) sami jatorriko norvegiar opera abeslaria da.
Adrian Angelico | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tromsø (en) , 1979ko martxoaren 9a (45 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
adrianangelico.com | |
Bizitza
Tromsøn jaio eta Oslon hazi zen[1]. Jaiotzez emakumezko generoa esleitu eta Angelica Voje izena jarri zioten[1][2].
Norvegian eta Danimarkan, Zuricheko International Opera Studion, Erresuma Batuko Royal College of Musicen eta Benjamin Britten Nazioarteko Opera Eskolan ikasi zuen[2].
2009ko Osloko Grieg musikaldian parte hartu zuen[3].
2014ko ekainean Merteuil markesaren papera bete zuen Luca Francesconiren Quartett operan Londresko Royal Opera Housen[4].
2016an armairutik irten zen gizon trans gisa eta emakumezkoen paperak ezin zituela gehiago bete iragarri zuen. 2017ko martxoan, genero-trantsizio osteko lehen emanaldia egin zuen Ariadne auf Naxos operan, Nordnorsk opera eta orkestra sinfonikoarekin[2].
Erreferentziak
- (Norvegieraz [bokmål]) «Støttekonsert til inntekt for tv-aksjonen» Groruddalen.no 2010-10-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-02-04) (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- (Ingelesez) Sciarrotta, Michelle. «Pride Month Profile – Adrian Angelico: A Virtuoso Trans Male Opera Singer» TheatreArtLife 2021-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Norvegieraz [bokmål]) Larsen, Mona. «Synger ut i galleriet» Dagsavisen 2009-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Norvegieraz [bokmål]) Matland, Helge. «Vår egen operastjerne» ITromsø 2015-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).