Ados Teatroa

Ados Teatroa 1994an sorturiko euskal antzerki talde bat da Astigarragan egoitza duena. Garbi Losada da antzerki zuzendaria, Jose Antonio Vitoria ekoizle exekutiboa eta Leyre Ortiz arduratzen da ekoizpenaz.Ibilbidea

Ados Teatroa
Datuak
Motaantzerki konpainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara eta gaztelania
Historia
Sorrera1994
Jasotako sariak

1995. urtean ekoiztu zuten lehenengo ikuskizuna Robinso Crusoe dirulaguntzarik gabe. Garai horretan galduta ginen eta horregatik gure ibilbidea Daniel Dufoe-ren eleberri ezagunena, Robison Crusoe ikuskizunarekin hastea pentsatu genuen, marinelaren bakardadea eta kultura desberdinen talkan oinarrituta. Garbi Losadak zuzendu zuen eta Koldo Losadak antzeztu.

Gerora ezagun egin diren aktore ugari aritu izan dira Ados Teatroan, hala nola: Koldo Losada, Nagore Aranburu, Olatz Beobide, Mikel Laskurain, Aitziber Garmendia, Isidoro Fernandez, Miren Gojenola, Martxelo Rubio, Asier Hormaza, Elena Irureta, Kandido Uranga, Gorka Otxoa, Ainhoa Aierbe, Sara Cozar, Iñake Irastorza, Miren Ibarguren, Ane Gabarain, Klara Badiola, Karra Elejalde, Oscar Terol, Carlos Sobera, Juan José Ballesta, Álvaro de Luna... Aktoreak ugariak izan arren Garbi Losada bera izan da antzezlan ia guztiak zuzendu eta egokitu dituena.

Koldo Losada Manolito Gafotas Interpretatzen (Egunkaria, 2000-01-07)

Ibilbidea

Antzezlanak

  • Robinson Crusoe (1995)
  • Lamiak (1996)
  • Desperrados (1998)
  • Manolito Gafotas / Manolito Laubegi (1999)
  • Gus eta Gas (2000)
  • Kokoroko (2002)
  • John Wayneren laguna (2002)
  • Kikirisalda, Barrearen sukaldariak (2003)
  • Las mujeres de verdad tienen curvas (2003)
  • El Decamerón (2004)
  • Como agua para chocolate (2004)
  • Einstein (2005)
  • El vendedor de tiempo (2006)
  • El jefe de todo esto (2007)
  • Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela (2008)
  • Emotikon (2009)
  • Einstein, italiarrean (2010)
  • La guerra de los Rose (2010)
  • Wilt. Panpina puzgarriaren hilketa (2011)
  • Xuxurlariak (2011), kale antzerki ibiltaria.
  • Emaztegaiaren semea (2013)
  • El nombre de la rosa (2014), hainbat talderen arteko ekoizpena: Ados Teatroa, Tres Tristes Tigres, Al Revés Producciones eta La Nave Producciones.
  • Figuranteak (2014), Carlos Zabalak zuzendua.
  • El hijo de la novia (2014)
  • Maitasunaren ostean maitasuna (2014)
  • Zapatila gorridun mutikoa (2015)
  • LadyDi García (2016)
  • Lu eta Le (2016)
  • Idiot Txou (2017)
  • Lady Godiva (ikusten ez dena, ez da) (2017)
  • Dublindarrak (2017)
  • El baile de los años (2018)

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko antzerki taldeen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.