Adoor Gopalakrishnan
Moutatthu "Adoor" Gopalakrishnan Unnithan (malabareraz: അടൂര് ഗോപാലകൃഷ്ണന്; Adoor, Travancore, gaur egun Kerala, 1941eko uztailaren 3a) indiar zinema-zuzendaria da.
Adoor Gopalakrishnan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Adoor, Pathanamthitta district (en) , 1941eko uztailaren 3a (82 urte) |
Herrialdea | India |
Hezkuntza | |
Heziketa | Film and Television Institute of India (en) Gandhigram Rural Institute (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta kameraria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Ritwik Ghatak (en) |
Genero artistikoa | Parallel Cinema (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
adoorgopalakrishnan.com… | |
Indiako Zinema eta Telebista Institutuan graduatu zen 1965ean, Punen, eta eskola hartako zuzendari izan zen 1987tik 1989ra. Chitralekha Film Cooperative enpresa sortu zuen, Indiako zinemagintzako lehenengoa. National Film Reiew Corporation enpresako zuzendaria izan zen 1980tik 1983ra. Filmei dagokienez, drama psikologikoak dira batez ere ezagunak. Elippathayam (1981, Arratoientzako tranpa) eta Anantaram (1987, Bakarrizketa) dira film nagusiak, intentsitate dramatiko eta errealismo handikoak biak. Indiako gaur egungo gizartearen zenbait ezaugarri erakusten dituzte, irudi sinbolikoen bitartez. Aipagarriak dira, orobat, Swayamvaram (1972, Norberaren nahia) eta Mukhamukham (1984, Aurrez aurre). Bestalde, Cinemayude Lokam (1983, Zinemaren mundua) liburua ere idatzi du. Padma Shri saria jaso zuen 1984an Indiako Gobernuaren eskutik, eta Indiako zinema-sari garrantzitsuena, Dadasaheb Phalke saria, eman zioten 2004an Indiako zinemari egindako ekarpen baliotsuagatik.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adoor Gopalakrishnan |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.