Adone Zoli
Adone Zoli (Cesena, 1887ko abenduaren 16a - Erroma, 1960ko otsailaren 20a) italiar politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1957ko maiatzekik 1958ko uztailera.
Zuzenbide ikasketak egin zituen Boloniako Unibertsitatean eta abokatua izan zen Genoan, Bolonian eta Florentzian. Caporettoko guduan esku hartu zuen Lehen Mundu Gerran. Italiako Alderdi Popularreko kide izan zen Benito Mussolinik 1926an desegin zuen arte. Bere ibilbide politiko osoan zehar Zoli antifaxista sutsua izan zen. 1943tik erresistentzia italiarreko partisano bat izan zen. Naziek atxilotu eta heriotza-zigorra ezarri zioten, baina kideek askatu egin zuten. Kristau Demokraziaren sortzaileetako bat izan zen 1943ko abenduan.
1948an senatari hautatu zuten. 1950eko hamarkadan Justizia, Finantza eta Aurrekontu ministro izan zen. 1957an lehen ministro izendatu zuten eta alderdi bakarreko kabinetea osatu zuen. Derrigorrezko gizarte-aseguruak zabaldu zituen eta Predappion Mussoliniren ehorzketa ahalbidetu zuen. 1958ko hauteskundeetan gehiengo osoa lortu ez eta dimisioa eman zuen.