Adolphe Jauregi
Adolphe Jauregi (Izura-Azme, 1898ko otsailaren 18a -Donibane Garazi, 1977ko irailaren 4a) baxenafar errugbilaria izan zen, hegaleko postuan aritzen zena.[1] Bi aldiz irabazi zuen Frantziako errugbi txapelketa Stade Toulousainekin, 1922an eta 1923an. 1920-1929 bitartean, 31 partida jokatu zituen Frantziako errugbi selekzioarekin eta, besteak beste, 1924ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen taldeko kidea izan zen.[2]
Adolphe Jauregi | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Adolphe Jauréguy | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Izura-Azme, 1898ko otsailaren 18a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Donibane Garazi, 1977ko irailaren 4a (79 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 78 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 183 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
|
Haren anaia Pierre ere errugbilaria izan zen.
Bizitza
Adolphe Jauregi Izuran jaio zen 1898ko otsailaren 18an. Tarbeko lizeoan ikasi zuen, eta artillerian ibili zen Lehen Mundu Gerraren amaieran.[2] 1918 baino lehen, Stade Bagnèraisen jokatu zuen, Stadoceste Tarbaisen 1918-19 denboraldian, eta Racing Club de Francen 1919-20koan.
1920-1923 bitartean, Stade Toulousainen aritu zen; 1922an eta 1923an Frantziako errugbi txapelketa irabazi zuen talde horrekin, eta azpitxapeldun izan zen 1921ean.[3] 1923an, Stade Françaisek kontratatu zuen, eta bertan aritu zen 1933 arte. 1927an Frantziako txapelketaren finala jokatu zuen Stade Toulousainen aurka, baina okzitaniarrak nagusitu ziren 19 eta 9.[3]
1920ko urtarrilaren 1ean egin zuen debuta Frantziako errugbi selekzioarekin, Parc des Princesen, Eskoziaren kontra.[4] Harrezkero, ibilbide oparoa izan zuen Frantziako talde nazionalean: 31 partida jokatu zituen, eta 14 entsegu lortu. 9 urtez hartu zuen parte Bost Nazioen Txapelketan (1920, 1922, 1923, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928 eta 1929an), eta kapitaina izan zen azken hiruretan. Zilarrezko domina erdietsi zuen 1924ko Olinpiar Jokoetan.[2]
Errugbia utzi ondoren, Finantza ministerioko funtzionarioa izan zen, eta kirolari buruzko zenbait liburu idatzi zituen, besteak beste Pelote basque, non euskal pilotaren jakingarri historikoak eta teknikoak azaltzen dituen. 1949-1968 bitartean, Frantziako Errugbi Federazioko presidenteordea eta selekzio nazionalaren batzordeko presidentea izan zen. Talde nazionalaren entrenatzailea ere izan zen, René Crabosekin batera.
Taldeak
- 1918 baino lehen: Stade Bagnèrais
- 1918-1919: Stadoceste Tarbais
- 1919-1920: Racing Club de France
- 1920-1923: Stade Toulousain
- 1923-1933: Stade Français
Palmaresa
Stadoceste Tarbais
- Coupe de l'Espérance: 1919[3]
Racing Club de France
- Frantziako errugbi txapelketako bigarrena: 1920[3]
Stade Toulousain
- Frantziako errugbi txapelketa
- irabazlea: 1922, 1923[3]
- bigarrena: 1921
Stade Français
- Frantziako errugbi txapelketako bigarrena: 1927[3]
Frantziako selekzioa
- Bost Nazioen Txapelketa: parte hartzea 1920, 1922, 1923, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928 eta 1929an
- Olinpiar Jokoak: zilarrezko domina 1924an[2]
Idazlanak
- Souvenirs de rugby, le rugby des années 20 au Pays basque, Éditions Atlantica, 2012
- Souvenirs, Éditions Kra, 1927
- Qui veut jouer avec moi ?, Éditions Correa, 1939
- Pelote basque, Les éditions J. Susse, 1944
Erreferentziak
- Adolphe Jauréguy. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
- Adolphe Jauréguy. olympics.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
- Adolphe Jauréguy. finalesrugby.fr (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
- Five Nations - Parc des Princes, 1 January 1920. France 0 - 5 Scotland (FT). en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).