Adolfo Leibar Axpe

Adolfo Leibar Axpe (Arrasate, 1922ko azaroaren 9a - Oiartzun, 2016ko maiatzaren 8a) Oarsoaldeko naturalista, espeleologo eta kulturzalea izan zen.

Adolfo Leibar Axpe

Bizitza
JaiotzaArrasate, 1922ko azaroaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOiartzun, 2016ko maiatzaren 8a (93 urte)
Jarduerak
Jarduerakespeleologoa, naturalista, biologoa eta mendigoizalea
Jasotako sariak
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea

Biografia

Arrasaten sortu zen arren, lau urte zituela familiarekin Errenteria/Oreretara aldatu zen lan kontuak zirela eta. 1950ean Oiartzunera ezkondu zen, eta aurrerantzean han bizi izan zen Ixiar Mendarte emaztearekin.[1][2]

Gerra ostea

Espainiako Gerra Zibilean gurasoek Abadiñora bidali zuten,[3] eta han zortzi hilabete egin zituen herrira itzuli aurretik.[1]

Gerra ostean Euskal Herrian nagusi zen desolazio giroari aurre egiteko, Oreretako gazte talde bat musika, antzerkia, dantzaldiak etabar antolatzen hasi zen. Horren ondorioz, herrian hainbat kultura eta kirol talde sortu ziren: Leibarrek eta bere lagunek (Pedrotxo eta Boni Otegi, Antontxu, Pepin, Hospitaler anaiak, Mikel Erriondo...[3]) mendi irteerak egiten zituzten, eta 1942an Urdaburu Mendizale Elkartea sortu zuten.[1] Bere espeleologia ibilbidea ere Urdabururen baitan hasi zuen.[4] 1943an soldadutzara joan zen, eta Marokon hiru urte egin zituen.[1]

Aranzadi Zientzia Elkartea

1945ean, Leibar Aralar inguruan biltzen hasi ziren naturalista talde barruan zegoen; handik gutxira Aranzadi Zientzia Elkartea sortu zuten;[4] harrezkero, bere bizitza osoko kultura ibilbidea elkarte honen barruan emango zuen.[5] Hain zuzen ere, hurrengo urteetan Espeleologia Sailean aritu zen: 1945 eta 1949 artean Troskaetako (Ataun) kobazuloko esplorazioetan;[6] 1951an Gesaltzako lizunean (Oñati) burututako lehen esplorazio handian;[7] 1955ean, Espeleologia Saileko burua zela, Aitzbeltzera (Mendaro) jeisteko operazioa koordinatu zuen, hiru bizikletarekin eginiko “Tridem” torno famatuarena; eta 1956ean bere taldekideekin batera Arantzazuko I Euskal Espeleologia Jardunaldiak antolatu zituen, Euskal Espeleologoen Elkargoaren ernamuina.[8] Urte horretatik aurrera Espeleologia Sailaren buruzagitza Felix Ruiz de Arkautek hartu zuen; aurrerantzean Leibarrek lurpeko aktibitatea gutxitu zuen, baina guztiz utzi barik: saguzarren portaera aztertzen jarraitu zuen, Ixiar Mendarte emaztearekin eta Jesus Elosegirekin batera, 70eko hamarkadara arte.[5]

Kultura gizona eta eragile soziala

1950. hamarkadan, herrira etorri eta berehala, Oiartzungo toponimia biltzen eta lantzen abiatu zuen, hurrengo urteetan hainbat planotan jasoko zuena.[9]

1958tik aurrera, Orereta eta Oiartzungo aldizkarietan 50 artikulutik gora idatzi zituen;[9]

1950-60ko hamarkadetan Lartaun elkartearen sortze batzordekidea izan zen.[10]

G. Echeverria lantegian (Pekin) Oreretako Zentro Meteorologikoa sortu zuen,[11] eta 40 urtez Igeldoko Itsas Meteorologia Behatokiari datuak helarazi zizkion.[12]

60ko hamarkadan, frankismoak uzten zituen lege-zirrikituak baliatuz, erakundeetan parte hartu zuen; horrela, Oiartzungo zinegotzia izan zen (tercio familiar delakoaren ordezkari) eta Gipuzkoako Aldundian ahaldun; honen barruan, 1968an zortzi egunez atxilotua izan zen.[9]

1960-70 hamarkadetan trikuharri eta harrespila prospekzioan eta katalogazioan aritu zen inguruko mendietan.[13]

80ko hamarkadan, Arditurriko meategietako trenbidea herriratzeko taldean parte hartu zuen, gaur egungo bidegorriaren aintzindari izan zena. Gainera, trenbide honetan aritutako azken lokomotora lokalizatu zuen Mieres herrian (Asturias).[12]

90ko hamarkadan, Oiartzungo "Mugarri" bildumaren[14] sortze batzordekide, partaide eta bultzatzaile izan zen.[15]

Hortaz gain, beste jarduera askotan aritu zen: mendian magnetofoiarekin txorien kantuak grabatzen,[16] Amulleta, Club Atletico Renteria, Ibaiondo eta Fomento Cultural taldeak bultzatzen, parrokiako obretako batzordekide,[9] Oarsoaldeko historia ikertzen,[17] eta Oiartzungo panoramikak argazkitan jasotzen.[12]

Sariak

Erreferentziak

  1. Perez, Tomas. (2016). Adolfo Leibar Axpe. Urdaburu Mendizale Elkartea, 19-20 or..
  2. Leibar A. Organización técnica y material utilizado en la exploración de la sima de Aizbeltz (Mendaro-Guipúzcoa). Técnica de exploraciones subterráneas. Speleon (Monográfico I Jornadas Vasco-Navarras de Espeleología Aránzazu 56) t.VIII n.1-2-3-4. Oviedo 1957 .
  3. Gorosabel, Oier. Adolfo Leibar eta Ixiar Mendarteri elkarrizketa (argitara gabea). 2011ko ekainaren 25a.
  4. (Gaztelaniaz) UEV-EEE. Adolfo Leibar Axpe | UEV-EEE. (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  5. (Gaztelaniaz) Aranzadi | Zientzia Elkartea · Society of Sciences · Sociedad de Ciencias · Societé de Sciences » Mila esker Adolfo. (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  6. Llopis Lladó, Noel; Gómez de Llarena, Joaquín. (1949). Estudio geológico de la caverna Troskaeta-ko-kobea (Ataun - Guipúzcoa). Aranzadi ZE.
  7. Aranzadi ZE. (1951). Primer cursillo de iniciación a las Ciencias Naturales.. Aranzadi ZE, 245-247 or..
  8. Aranzadi ZE. (1956). 1954-55-56 memoria. .
  9. (Gaztelaniaz) «Adolfo Leibar Axpe hil da» El Diario Vasco 2016-05-10 (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  10. (Gaztelaniaz) «Mugarri bildumako ale berria Oiartzungo Lartaun Abesbatzari eskainia» El Diario Vasco 2015-08-22 (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  11. Leibar Axpe, Adolfo. (1957). Crónica de Historia Natural. 55. Estación pluviométrica de Rentería. Precipitaciones en 1955. Aranzadi ZE.
  12. Olga eta Adolfo Leibar Mendarte seme-alabek jakinarazia.
  13. «Sendero de cromlechs - Centro de Documentación César Borgia (Viana)» www.vianayborgia.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  14. «Oiartzungo Udala_____________________________» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  15. (Gaztelaniaz) «Mugarri eta 'Oiartzun' urtekaria» El Diario Vasco 2014-08-02 (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  16. Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus. «Adolfo Leibar ikerlanean» http://oiartzuarrenbaitan.eus/ (Noiz kontsultatua: 2019ko ekainaren 2).
  17. (Gaztelaniaz) «Artículo de Adolfo Leibar Axpe. Título: De la pequeña historia de Oyarzun. - Fondos documentales - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  18. (Gaztelaniaz) http://www.ziranet.es,+ZiRaNet |. «Euskal Mendizale Federazioa - Federación Vasca de Montaña» emf.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.