Adolfo Araiz
Adolfo Araiz Flamarique (Tafalla, Nafarroa Garaia, 1961eko abenduaren 28a) politikaria da.
Adolfo Araiz | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2019ko ekainaren 19a - 2023ko maiatzaren 27a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuaren X. legealdia
2015eko ekainaren 17a - 2019ko ekainaren 18a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IX. legealdia
1995eko ekainaren 24a - 1998ko urtarrilaren 12a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia
1987 - 1991 Hautetsia: 1987ko Espainiako udal hauteskundeak | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Tafalla, 1961eko abenduaren 28a (62 urte) | ||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea 1984) lizentzia : zuzenbide Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2001 - Doktoretza : zuzenbide | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu Herri Batasuna |
Biografia
Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean 1984an. Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 1986ean abokatu kolegiatu zen eta geroztik, jardun horretan dihardu.[1]
Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea izan zen 1991 eta 1997 artean. 1997 urteko abenduan espetxeratua izan zen, Auzitegi Gorenak ETA talde armatuarekin kolaborazioaz kondenatua. Auzitegi Konstituzionalak zigorra bertan behera utzi zuen 1999ko uztailaren 20an.[1]
Herri Batasunako zinegotzia izan zen Tafallan 1987 eta 1991 artean. 1991ean Nafarroako parlamentari aukeratua Herri Batasunaren izenean. 1995 urtean berriro izan zen aukeratua. Parlamentari izan zen bitartean, Estatuarekin Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziaketa Batzordeko kide izan zen, bai eta Transferentzia Juntakoa ere.[1]
2002an Sakanako Mankomunitateko gerente postua lortu zuen, oposizio bidez. 2005 urtean mankomunitateko interbentore izendatua izan zen.[1]
2003tik izan diren ilegalizazio prozesuetan alderdi eta hauteskunde plataforma ezberdinen defentsa juridiko ekipoetako kide izan da.[1]
2014ko urriaren 7an, Adolfo Araiz izango zela EH Bilduren zerrenda burua 2015eko maiatzeko Nafarroako Legebiltzarrerako hauteskundeetan zabaldu zen. Izendapen ofiziala urriaren 11n egin zuen koalizioak.[2]
Erreferentziak
- «Adolfo Araiz: Nafarroako Lehendakaritzarako EH Bilduren hautagaia», EH Bildu, CC-BY-SA lizentzia
- Xabier Letona, «Adolfo Araiz izango da EH Bilduren zerrenda buru Nafarroan», Argia, 2014-10-08, CC-BY-SA lizentzia