Adolf Muschg
Adolf Muschg (Zollikon, 1934ko maiatzaren 13a) suitzar idazle eta literatura irakaslea da.
Adolf Muschg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Friedrich Adolf Muschg |
Jaiotza | Zollikon, 1934ko maiatzaren 13a (89 urte) |
Herrialdea | Suitza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Hanna Johansen Atsuko Kanto (en) (1991 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Zuricheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Swiss High German (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatura-kritikaria, poeta, bigarren mailako irakaskuntza katedraduna, prosalaria eta literaturan aditua |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | International Christian University (en) Zuricheko Unibertsitatea ETH Zürich |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Academy of Sciences and Literature Mainz (en) Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Suitzako Alderdi Sozialista |
adolfmuschg.com | |
Bizitza
Ingeles Filologia, Aleman Filologia eta Filosofia Zürich eta Cambridgeko Unibertsitateetan ikasi zituen[1]. Japonian, Amerikan eta Alemanian ibili ondoren, Zurichera itzuli zen, hiri horretako Unibertsitate Politeknikoko Literatura Alemaniarreko katedran aritzeko. Alderdi Sozialdemokratikoko kide zen, eta konstituzioa berrikusarazi zuen. 1975ean, legebiltzarrerako aurkeztu zen. Lehenengo eleberria Im Sommer des Hasen (1965, Erbiaren udan) izan zen. Gaur egungo gizarteari eta 68ko ondorioei buruzko bi satira idatzi zituen, Gegenzauber (1967, Sorginkeriaren kontrakoa) eta Mitgespielt (1969, Erdizka jokatua), eta, gero, 68aren ondorioak jasaten dituen Suitza aurkezten zuen, Albissers Grund (1974, Albissersen arrazoiak) lanaren bidez. Baiyun oder die Freundschaftsgesellschaft (1980, Baiyun edo lagunartearen gizartea) lanean, Txinan dagoen suitzar-talde baten esperientziak kontatzen ditu; taldeko horretako kide bat hil egiten da bat-batean, eta gainerakoak erruduntasunari eta akatsei buruz egiten dute gogoeta. Muschgek hainbat eleberri idatzi ditu, banpiroei buruzko Das Licht und der Schlüssel (1984, Argia eta giltza), besteak beste, eta baita saiakerak, antzerkia eta irratsaioak ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Adolf Muschg Suhrkamp.de
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf Muschg |