Adolf Loos
Adolf Loos (Brno, 1870eko abenduaren 10 − Kalksburg, 1933ko abuztuaren 23) arkitekto austriarra zen. Garaiko modernistentzat erreferentea izan zen eta funtsezko arkitektoa izan zen Mugimendu Modernoaren hastapenerako. Arkitektura modernoaren eta arrazionalismo arkitektonikoaren abiatzaileetakoen artean nabarmendu zen, protomodernotzat eta protoarrazionalistatzat sailkatua da.
Adolf Loos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brno, 1870eko abenduaren 10a |
Herrialdea | Austria Txekoslovakia Cisleithania |
Heriotza | Kalksburg (en) , 1933ko abuztuaren 23a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Adolf Loos |
Ezkontidea(k) | Lina Loos (en) Elsie Altmann-Loos (en) Claire Beck Loos (1929 - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Applied Arts Vienna (en) TU Dresden (en) Stiftsgymnasium Melk (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, idazlea, architecture critic (en) , diseinatzailea, argazkilaria, irakaslea, art theorist (en) , saiakeragilea eta arte bildumagilea |
Lantokia(k) | Viena eta Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | arkitektura modernoa |
Biografia
Brno hirian jaio zen, egungo Txekiar Errepublikan 1870ean. Ikasketak Reichenbergen hasi zituen eta Dresdengo Politeknikoan amaitu zituen. Ondoren, hiru urte eman zituen AEBan (1893-1896). Chicagoko eskolako razionalismoaren eragina jaso zuen eta Art Nouveauren aurka jo zuen. Modernistekin hika-mikak izan zituen, eta bere kritikaren islada da 1908.ean idatzi zuen Ornament und Verbrechen (Apaindura eta delitoa) edo 1910.ean eraikitako Steiner Etxea Vienan. Lehenengo Mundu Gerra amaitu ostean, Vienako udal arkitekto izendatu zuten eta bi urtetan lan egin zuen (1920 – 1922 ). Lanaldi hartan arkitektura soziala sustatu zuen Hoff ereduko etxaldeen eraikuntza sustatuz. Garaiko abangoardia artistikoekin harremanak izan zituen Schonberg, Kokoschka eta Tristan Tzara. Bere obrak apaindura gabekoak eta arras abangoardistak ziren. Loosen ideia radikalek eragin handia izan zuten abangoardista garaikideen artean.
Lan garrantzitsuak
- 1899 : Cafe Museum, Viena
- 1903 : Villa Karma, Clarens,Suitza
- 1909 : Loos Etxea Michaelerplatzen, Viena
- 1910 : Steiner Etxea, Viena
- 1912 : Villa Scheu, Viena
- 1926 : Tristan Tzararen etxea, Paris
- Loos Etxea, Viena
- Steiner Etxea, Sankt-Veit-Gasse 10, Vienna
Idazki garrantzitsuenak
- 1897 : Nelle Freie Presse
- 1898 : Potemkin hiria
- 1903 : Das Andere
- 1908 : Ornament und Verbrechen
- 1910 : Architectur