Adolf Hitlerren gailentzea

Adolf Hitlerren gailentzea 1919ko irailean martxan jarritako eta Adolf Hitler boterera eramango zuen gertaera-sekuentzia guztia da.

DAPen (alemanez: Deutsche Arbeiterpartei), alemaniar langileen alderdian sartu zenean hasi zen guztia. 1920an NSDAP (alemanieraz, Nationalsozialistische Deutsche Arbeiter ParteiI) izatera pasa zen, hau da, alemaniar langileen partidu nazionalista, nazi alderdia bezala ezagutua. Lehen Mundu Gerra aurretik sorturiko partidu hau, ideia antimarxistak izateaz gain, Versaillesko Itunaren eta Weimarko Errepublikaren gobernu demokratikoaren aurka zegoen. Muturreko nazionalismoari eta pangermanismoari eusten zion, baita antisemitismo latz bati ere.


1933ko urtarrilean Paul von Hindenburg lehendakariak Hitler kantziler izendatu zuen hauteskunde parlamentario batzuen ostean. Hortik gutxira, Reichtagak sua hartu zuen. Nahita egindako sute bat izan zen eta gaur egun onartuen dagoen hipotesiaren arabera, komunista batek bere kabuz egindako ekintza isolatu bat izan zen. Hala eta guztiz, Hitlerrek Alderdi Komunistari leporatu zion ekintza hori eta parlamentuari botere bereziak eskatu zizkion, Kontzesio Legea delakoa hain zuzen ere.

Hitlerren aginterako igoera 1933ko martxoan amaitu zen, Reichstagek 1933ko botere osoko Kontzesioaren Legea adostu zuenean. Momentu horretan indarrean jarri zen botere absolutuaren legeak Hitler ahalguztidun bihurtu zuen, objekzio legalik gabeko botere diktatorialaren jabe egin baitzuen. Hinderburg, berari aurre egin ahal zion Alemaniako gizon bakarra, hortik gutxira hil zen eta honen ondorioz, Hitler Alemaniako jaun eta jabe geratu zen.

Laburbilduz, boterea hartzeko azken txanpan, hiru gertakari hauek dira aipagarrienak hurrenkera honetan: Reichtagaren sutea, Kontsesio Legea eta Hindenburg lehendakaria hil zeneko eguna.

Adolf hitler gaztea politika hastapenetan

Hasiera (1918-1924)

Lehen Mundu Gerraren ostean Hitler alderdi nazi hasiberrian sartu zen. Ez zuen denbora askorik behar izan Sturmabteilung izeneko talde paramilitar bat sortzeko, zakarkerian oinarrituriko mugimendu bat. Bavaria katolikoak Berlin protestantearen gobernua errefusatzen zuela jakin zuenean, Hitlerrek aukera bikaina ikusi zuen iraultza bavariar baten bitartez Bavariar lurraldearen boterea bereganatzeko. Baina saiakerak huts egin izan zuen, eta Hitler auziperatu egin zuten 1923ko Municheko Putscharen ostean. Hala ere,kartzelan pasatako denbora ez zuen alferrik galdu. Izan ere, Nire Borroka (alemanieraz, Mein Kampf) izeneko liburua idazteko aprobetxatu zuen. Bertan, etika judu-kristauak Europa ahultzen zuela arrazoitu zuen. Horrez gain, Alemaniak burdinazko gizon baten beharra zuela azaldu zuen, herrialdea berreraiki eta inperio bat sortu ahal izateko. Liburua idaztean konturatu zen boterea lortu nahi bazuen taktikaz aldatu behar zuela, metodo legalak erabiliz.


Armistiziotik (1918ko azaroa) alderdiaren afiliaziora (1919ko iraila)

Luis Hirugarrena Bavariarakoaren baimena lortu ostean, Adolf Hitler, 25 urteko gazte austriarra, gudaroste alemanaren erregimentu Bavariarrean sartu zen nahiz eta nazionalitate alemanik ez izan. Lau urte baino gehiagotan Alemania lehen mundu gerrako parte-hartzaile sutsuena izan zen. 1918ko azaroan, gatazka baretu ostean, Hitler Munichera itzuli zen armistizioa eta gero. Ez zuen lanik, ezta ikasketak eta lagunik ere, eta Reichswehren (defentsa nazionalean) geratzea erabaki zuen. Bertan, garrantzi handirik gabeko zeregin bat ezarri zioten 1918tik 1919rako neguan. Hala ere, azkenean armadako departamentu politikoak erreklutatu zuen, militarrei Bavariako Errepublika Sobietikoaren ardura aztertzen laguntzeagatik.

Hitler ez zen botere ahalguztiduna izatera iritsiko bere jendaurrean mintzatzeko gaitasunagatik ez balitz. Hau agerian geratu zen Karl Mayr kapitainak emandako ”Pentsamendu nazionalaren” ikastaroetan parte hartu zuenean. Adolf gaztearen hizkerarako gaitasunak, antisemitismo bortitzak eta manifestuak, bere ikasketa arduraduna zen ofizialaren arreta bereganatu zuten, eta edukazio-ofiziala izendatu zuten. Horrek Hitlerri jendaurrean hitz egiteko aukera bikaina eman zion.

1919ko uztailean, Hitler ikuskapen-komandoko inteligentzi-agente izendatu zuten, beste soldaduengan influentzia lortzeko eta Alemaniako alderdi langilean (DAP) infiltratzeko. 1919ko urtarrilaren Anton Drexlerek eta Karl Harrerek besteak beste DAP alderdia sortu zuten, jatetxe bateko bilera batean bi partiduren elkarketa adostuz. DAP-en jarduerak aztertzen zituela, Hitler Drexlerren ideia antisemita, nazionalista eta antikapitalistez liluraturik geratu zen.

1919ko irailean eginiko batzar batean, Hitler iraindua sentitu zen parte-hartzaile batek Gottfried Feder hizlariari esandakoa entzutean. Feder, Hitlerren lankide izandakoa, ekonomista eszentriko bat zen. Lehen aipaturiko parte-hartzaileak, Baumann irakasleak, Bavaria Alemaniatik banatzeko zuen beharra azpimarratzen zuen, ondoren Austriarekin batu eta hegoaldean nazio germaniar berri bat sortzeko. Birritan pentsatu gabe, Adolf gazte odolberoak, bere mintzalari dohain paregabeak erabiliz, tita batean ekin zuen Baumann irakaslearen aurka, hau bilkura gelatik alde egitera behartuz. Hitlerren hizketa bikainaz txunditurik, Drexlerrek DAPeko kide izatea proposatu zion, eta hala izan zen, 1919ko irailaren 12an Adolf Hitler DAPeko kide bihurtu zen. Astebete baino lehen DAPen partaide zela ziurtatzen zuen mezu bat jaso zuen, eta batzordeko bilkura baterako deitzen zuen. Batzarra Alte Rosenband izeneko garagardotegi batean egin zen, eta beranduago eginiko idazki batean, Hitlerrek honako hau idatzi zuen «... nire bizitzako erabaki garrantzitsuena izan zen. Alemaniako alderdi langileko partaide moduan izena eman nuen, eta 55. partaidea nintzela zioen mezua jaso nuen». Naiz eta armadako kide bat alderdi politiko bateko partaide izatea ohikoa ez izan, Hitlerrek Kapitain nagusiaren baimena eskuratu zuen DAPera batzeko. Gainera, armadako partaide izaten jarraitzea onartu zioten, eta 20 markoko aste-saria ezarri zioten.

Hitler Ernst Hanfstaengl eta Hermann Goringekin batzarturik 1932-ko ekainaren 21ean.

Alderdian izena ematetik Hofbrauhaus-eko kontzentraziora (1921eko azaroa)

1920ko hamarkada hasieran DAP 100 kide izatera heldu zen, eta Hitlerrek 55. partaidea zela zioen agiria jaso zuen. Alderdiko zuzendaritzak asko estimatzen zituen ordurako behin baino gehiagotan goretsiriko Hitlerren mintzatzeko gaitasun handia eta bere propagandarako erraztasuna. Anton Drexlerren laguntzaz, 20. hamarkadan, Hitler alderdiko publizitate saileko buru izendatu zuten. 1920ko otsailean DAP alderdia NSDAP (Alderdi langile nazionalista alemana) bilakatu zen, alderdi nazi bezala ezagutua. Hitler alderdiko ikurra sortzeaz arduratu zen, hau da, esbastika bat zirkulu txuri baten barruan eta atzealde gorriarekin.. Bere ekintzak alderdia bilakatzen hasi ziren. Orduraino egin zuen mitin handiena antolatu zuen, 2.000 pertsonakoa hain zuzen 1920ko otsailaren 24an Munichen. Bertan, Hitlerrek alderdi naziaren 25 puntuko programa aurkeztu zuen. 1920ko martxoan armada utzi, eta bere lan guztia NSDAPen gauzatu zuen. Abuztuan Hitlerrek «aretoaren babeserako» brigada bat antolatu zuen, Ordnertruppen izenekoa. Dibisio horren helburu nagusia mitin nazietan ordena mantentzea eta molestatzen zutenak kanporatzea zen. Urriaren hasieran taldeak izena aldatu zuen, eta SA (Sturmabteilung) izena jarri zioten.

1920ko hamarkadan zehar Hitler Municheko garagardotegietan hitzaldiak ematen ibili zen. Bera zen hitzaldietara jendetzak erakartzeko gaitasuna zuen partaide bakarra. Ordurako poliziak hitzaldiak zelatatzen zituen, eta gaurdaino gorde diren Hitlerren idazkiek adierazten digute «Fenomeno politiko» edo «Judutarrak eta Versalleseko hitzarmena» izeneko hitzaldiak eman zituela. Erregistroek diotenez, urte bukaerarako alderdia 2.000 kidek osatzen zuten. 1921ko ekainean, Hitler eta Dietrich Eckart Berlinera eginiko bidaia batean elkartu ziren. Aldi berean, Berlineko NSDAPean altxamendu bat gertatu zen. Batzorde exekutiboko kide batzuek Hitler autoritarioegia zela zioten. Kide horiek DSP-rekin, Alemaniako alderdi sozialistarekin batu nahi zuten. Hitler uztailaren 11an heldu zen Munichetik eta setati bere dimisioa aurkeztu zuen. Batzordeko kideak Hitlerren faltak alderdiaren amaiera ekarriko zuela ohartu ziren, eta itzultzeko erregutu zioten. Alderdira itzultzeko, Hitlerrek kondizio batzuk onartzera behartu zituen gainontzeko kideak, hau da, alderdiko buruzagi izendatzea Drexlerri ordezkatuz eta alderdi politikoaren egoitzak Munichen jarraitzea. Batzordeak baldintza horiek onartu, eta uztailaren 26an Hitler 3.680. kide bezala itzuli zen alderdi nazira. Ondorengo egunetan bere burua defendatze aldera Hitlerrek hitzaldiak eman zituen jendez gainezka zeuden aretoetan, entzuleriaren txalo-zaparradak jasoz. Bere estrategiak arrakasta izan zuen, kideekin eginiko batzar nagusi batean botere absolutuak eman zizkioten alderdi barruan.

1921eko irailaren 14an, Hitler, SAko kide mordo bat eta alderdi naziaren beste zenbait jarraitzaile elkarte Bavariarraren mitin batera indarrez sartu ziren. Erakunde federalista hau Weimarren konstituzio zentralistaren aurka zegoen, baina bere programa soziala onartzen zuen. Organizazioko burua Otto Ballerstedt zen, Hitlerrek bere etsai arriskutsuentzat zuen gizona. Hermann Esser nazia, aulki batera altxa eta juduek Bavariako desgrazien erru guztia zutela oihukatu zuen, eta gainontzeko naziek Ballersted Hitlerri hitza ematera behartzen zuten bitartean, Ballerstedt jipoitu eta oholtzatik jendartera bota zuten. Ekintza hauek burutzearren Hitler eta Esser atxilotuak izan ziren, baina ez zen oharkabean gelditu Hitlerrek polizi buruari esandakoa: «Ongi da, nahi genuena lortu dugu. Ballerstedtek ez du hitz egin». Hitlerri hiru hilabeteko kartzela zigorra egotzi zioten mitineko gertakariagatik, baina hilabete eta gutxian kalean zen berriz. 1921eko azaroaren 4ean alderdi naziak mitin erraldoi bat antolatu zuen Munichen. Hitlerrek denbora batez hitz egin ondoren mitina iskanbila bilakatu zen, izan ere, SAko talde txiki batek oposizioa jipoitu zuen. Gertakari hauek guztiak aztertuz, Hitler eta alderdi nazia boterera eraman zuen bidea indarkeriaz josirik zegoela begi-bistakoa da.

Garagardotegiko istilutik estatu kolpera: Putsch zapuztua eta ondorengo epaiketa

1922an eta 1923aren hasieran, Hitlerrek ondorengo urteetan sekulako indarra hartuko zuten bi dibisio sortu zituen. Lehena Jungsturm eta Jugendbund zen, geroago Hitlerren gaztedia bilakatuko zena. Bestea, aldiz, Stabswache izan zen, eta denbora baten ostean Schutzstaffel bihurtu zen (SS). Benito Mussoliniren Erromako ibilaldian inspiraturik Hitlerrek herrialdearen kontrol osoaz jabetzeko biderik egokiena estatu-kolpe bat izango zela erabaki zuen. 1923ko maiatzean, armadan zituen kontaktuek SA armaz hornitu zuten, baina ez zituzten inoiz erabili. Gertakari guzti hauen Inflexio-puntua Municheko Putschean aurki dezakegu. 1923ko azaroan eginiko estatu-kolpe saiakerak huts egin zuen, eta NSDAPeko hamasei kide eta lau polizia hil ziren. Hitler atxilotua izan zen, eta traizioa egotzi zitzaion.

Epaiketa 1924ko otsailean hasi zen. Hitler erruduntzat jo zuten, eta apirilaren 1ean bost urteko kartzela zigorra egotzi zioten Landsbergeko espetxean. Hala ere, ezin esan liteke bertan izan zuen egonaldia desatsegina izan zenik. Errekarako bistak zituen gela batean bizi zen, gorbata zeraman, bisitak izatea baimentzen zioten eta baita bere jarraitzaileen posta jasotzea ere. Hori gutxi balitz idazkari pribatu bat ere bazuen. Auzitegi bavariarrak 1924ko abenduaren 20an Hitlerren indultua sinatu zuen.

Landsbergeko kartzelan Hitlerrek bere estrategia politikoa landu zuen, eta Nire borroka bildumaren lehen liburua idatzi zuen. Putscharen ondoren, alderdi nazia Bavarian debekatu zuten, baina 1924an eginiko bi hauteskundeetan Askatasunaren Mugimendu Nazional Sozialistak alderdiak parte hartu zuen. Alemaniako hauteskunde parlamentarioetan alderdiak pare bat aulki eskuratu zituen Reichstagen, botoen % 6,5 lortuz. Hausnarketa sakon baten ostean, Hitler konturatu zen boterea kanpotik eginiko iraultza baten bidez ez zuela lortuko eta horretarako giltza bide legalak erabiltzea zela, Weimarrek ezarritako sistema demokratikoaren mugen barruan. Hori dela eta, ondorengo bost urteetan ez zen izan alderdiaren debekurik.

Botererako mugimenduak (1925-1930)

1928ko hauteskundeetan, alderdian 12 aulki bakarrik lortu zituen Reichtagen. Probintziaka, emaitza onenak Bavarian lortu ziren (% 5,11), hala ere beste hiru eskualdetan NSDAP botoen % 1era ere ez zen iritsi. Emaitza txar hauek zirela eta, Hitlerrek Alemanei bere helburuak hobeto ezagutarazi behar zizkiela erabaki zuen. Bere editorea Hitlerren asmoak ekiditen saiatu zen arren, honek bigarren liburu bat idatzi zuen, Zweites Buch izena emango ziona.

1928aren amaieran, alderdiak 130.000 kide zituen jada. 1929an Erich Ludendorff partidu naziaren ordezkari izan zen eta 280.000 boto lortu zituen. Milioi bat boto baino gutxiago lortu zituen kandidatu bakarra izan zen. Emaitza kaxkar horien ostean kaleetan liskarrak ugaritu egin ziren. 1929an Alemanian eginiko [[erreferendumak garrantzi handia izan zuen, izan ere, alderdi naziari inoiz izan ez zituen esker ona eta sineskortasuna eman zizkion. Hortik gutxira, Horst Wesselek alderdi naziaren ereserkia izango zen abestia idatzi zuen, Horst-Wessel-Lied izenekoa. Apirilaren 1ean, Hannoverek Hitlerjugend (Hitlerren gaztedia) debekatzen zuen lege bat onetsi zuen, eta maiatzaren 1ean Goebbels traizioagatik kondenatu zuten. Bavariak uniforme politikoak debekatu zituen ekainaren 2an eta 11an, Prusiak SAko kamiseta nabarrak debekatu zituen, eta horrekin erlazionaturiko ikurrak ere bai. Hurrengo hilabetean, Prusiak funtzionarioak NSDAP eta KDPko kide izatea debekatzen zuen lege bat onetsi zuen. Hile berean, Goebbels berriz epaitu eta zigortu zuten, honako honetan «irain publikoa» egotzi zioten. Horrez gain, gobernuak ofizial militarrei zelula nazional sozialistak sortzea egotzi zien.

Egoera larri horretan Hitlerren alderdiak garaipen harrigarri bat lortu zuen Reichstagen 107 aulki lortuz (% 18,3 eta 6.403.397 boto). Alderdi Naziak Alemaniako bigarren alderdi bozkatuena bilakatu ziren. Bavarian alderdi naziak botoen % 17,9a lortu zuen, hala ere, lehenengoz portzentaje hori beste probintzia batzuek gainditu zuten: Oldenburg (% 27,3), Brunswick (% 26,6),Waldeck (% 26,5), Mecklenburgo-Strelitz (% 22,6), Lippe (% 22,3) Mecklenburgo-Schwerin (% 20,1), Anhalt (% 19,8), Turingia (% 19,5), Baden (% 19,2), Hamburgo (% 19,2), Prusia (% 18,4), Hesse (% 18,4), Saxonia (% 18,3), Lübeck (% 18,3) eta Schaumburg-Lippe (% 18,1).

Kanpainetan aurrez inoiz ikusi ez zen diru-kopuru bat inbertitu zuen alderdi naziak. Miloi batetik gora panfleto inprimatu eta banatu ziren. Horretarako 16 kamioi erabili zituzten Berlinen bakarrik. NSDAParen kanpainak indar gutxiago izan zuen lekuetan emaitzak % 9ra arte jaitsi ziren. Depresio handia ere erabakigarria izan zen Hitlerren hauteskunde garaipenean. Bitartean SAk judutarren aurkako lehen akzio garrantzitsua burutu zuen 1930eko urrian. Kamiseta nabarrez jantziriko hainbat taldek judutarren negozioetako erakusleihoak hautsi zituzten Postdamer Platz]]en.

Weimar-en alderdiek naziak geldiarazteko zuten ezintasuna

Fran von Papen kantzilerra (ezkerrekoa), bere ondorengoarekin defentsako ministroa Kurt von Schleicher

1929ko Krakak mundu mailako hondamendi ekonomikoa ekarri zuen. Naziek eta komunistek emaitza onak lortu zituzten 1930eko hauteskundeetan. Nahiz eta nazi zein komunisten helburua demokrazia deuseztatzea izan, alderdi moderatuek ez zuten beste aukerarik izan nazi eta komunistekin negoziatzea baino, izan ere, bien artean komunisten aulkiak baino gehiago zituzten (%50a baino gehiago).

Weimarren alderdi politikoak ez ziren gai izan nazien igoera ekiditeko. Weimarren sistema politikoak kantzilerrek gehiengo parlamentario egonkor batez gobernatzea zailtzen zuen. 1931tik 1933ra, naziek, beldurra, kanpaina arruntekin bateratu zuten. SAko tropek kaleetan zehar beldurra zabaltzen zuten bitartean oposizioa astinduz eta mitinak eteten, Hitlerrek herrialdea hegazkinez zeharkatzen zuen.

Alemanian ez zegoen naziak blokeatzeko gai zen erdi-mailako alderdi liberalik. Alderdi Popularrak eta Alderdi Demokratak ezbehar handiak pairatu zituzten, hauteskundeetan, nazien aurka lehiatzean. Zentroko Alderdi Kristauak bere boto-emaileak mantendu zituen, baina inoiz baino gehiago kezkatzen zion bere interesak babesteak. Zentroko Alderdi Kristauak naziekin negoziatzen jarraitu zuen, izan ere, ez zuen uste diktadura nazi baten etorrera gertatuko zenik. Bien bitartean, kaleetan komunisten eta nazien arteko istiluek jarraitzen zuten. Hala ere, Moskuk Alderdi Komunistari sozialdemokraten suntsipenari lehentasuna eman ziezaion agindu zion, izan ere aurkari indartsuentzat zituen beraien herri-langilearekiko harremana zela eta. Bullocken esanetan, naziek azken urteetan hartu zuten boterearen erantzukizun handiena Alemaniako eskuinak zuen, benetako kontserbadorismoari uko egin baitzion Hitlerrekin gobernu-koalizio batean uztartuz.

1930tik 1932ra zentroko alderdikoa zen Hernrich Bruning izan zen kantzilerra . Bruning ez zen gai izan Hitlerrekin kooperaziorako akordio batetara heltzeko. 84 urte zituen Paul Von presidentea, monarkiko-kontserbadore bat zena, naziak gelditzeko ekintzen aurka agertu zen. Scheicherren babesarekin eta Hitlerren hobespenarekin, 1932ko ekainean, Hindenburgek Kantziler izendatu zuen Franz von Papen katolikoa Bruningen.

Iraileko parlamentuko hauteskundeetan, naziak Reichtagen aulki gehien zuen alderdi bilakatu zen. Hori ikusirik, Hitlerrek Papen babesteari utzi eta horren kantziler postua beretzat izan zedin eskatu zuen. Papenek parlamentua desegin eta hauteskunde berriak antolatu zituen. Oraingoan nazien boto-kopurua txikiagoa izan zen. Hurrengo egunean, Papenek dekretuz gobernatzea proposatu zuen, goiko ganberarekin hauteskunde sistema berri bat sortzen zuen bitartean. Scheicherek Hindenburg konbentzitu zuen, Papen postutik kendu eta bera kantziler izenda zezan koalizio sendo bat sortuko zuela hitz ematez. Orduan, Papen Hitlerrekin negoziaketetan hasi zen koalizio nazi-nazionalista bat sortzeko asmoz. Hitler, atzerriratzen saiatu eta gero, Papenen eginahalak Schleicherri irabaztean zentratu zituen eta Hitlerrekin adostasun batetara heldu zen.

Botere-hartzea (1931 - 1933)

1931ko martxoaren 10ean, kaleetan Rotfront eta SAren arteko istiluak gero eta sarriagoak ziren bitartean, Prusiak Alkandora Nabarrak jaztea debekatu zuen berriro. Egun batzuk geroago, SAko pare bat partaidek bi komunista tiroz hil zituzten iskanbila hauetako batean. Horrek Goebbelsen diskurtso politikoen debekua eragin zuen. SAko burua zen Ernst Rohmek, hiltzaile konbiktua eta antisemita zen Micah von Helldorff SAren arduradun utzi zuen Berlinen. Heriotza-kopurua handitu egin zen, eta 1931. urte amaierako SAko hildakoak 47 ziren, Rotfront-enak, aldiz, 80. Martxoaren 13ko hauteskundeetan Hitlerrek 11 milioi boto lortu zituen, baina Hindenburgen azpitik jarraitzen zuen. Bigarren hauteskundeak apirilaren 10ean egin ziren, eta botoen % 36,8arekin Hitlerrek Paul von Hindenburgen aurka galdu zuen, zeinek botoen % 53 lortu baitzituen. Momentu horretan alderdi naziko kideak 800.000 ziren. Lehendakari-hauteskundeen ondoren, gobernu Alemanak NSDAParen, SAren eta SSaren elementu paramilitarrak debekatu zituen. Ekintza hauen zergatia SAko kide pare batek juduak eraso eta hil izana izan zen.

Hilabete geroago, maiatzaren 30ean, momentu horretan Alemaniako kantzilerra zen Franz von Papenek legea indargabetu zuen. Hitlerren garaipenen ondorioz bere presentzia txikiagotua zuen KPD (Kommunistische Partei Deutschlands), legezko bideetatik urrundu zen, eta pixkanaka gero eta bortitzago jokatzen hasi zen. Silesian izan zuten borrokaldi bat armadaren esku-hartzearekin amaitu zen, KPDaren indarkeria handia zela eta. Pixkanaka Alemania gerra zibil posible batera hurbilduz zihoan. Garai haietan bi alderdiek (alderdi naziak eta komunistak) aurkako feudoak erasotzen zituzten, anabasa zabaltzea helburu zutelarik. Hermann Goringek Reichstagaren ordezkari bezala, gobernuari iskanbilen errudunak aurki zitzan agindu zion. Hori dela eta, indarkeria politikoa delitu bihurtzen zuten bi lege onetsi ziren.

Liskarrek jarraitu zuten, eta SAko burua zen Axel Schaffelden hilketarekin punturik larrienera heldu ziren. Uztail bukaeran alderdi naziak 14 milioi boto lortu zituen hauteskundeetan, Reichstagean 230 aulki eskuratuz. Emaitza on hauek zirela eta, Hitlerrek kantziler izenda zezaten eskatu zuen. Orduan, Papenek kantziler-orde postua eskaini eta Hitlerrek ukatu egin zuen. Hermann Göring, Reichstageko lehendakaria zenak, gobernuak beharrezko neurriak har zitzan eskatu zuen nazionalisten heriotzak behingoz gera zitezen. Abuztuaren 9an, Reichstrafgesetzbuch estatutuari eginiko hainbat zuzenketa onartu ziren indarkeria politikoa erabiltzen zutenei ezarririko zigorrak gogortzen zituztenak, bizi osorako kartzela zigorra, lan behartuak eta heriotza-zigorra besteak beste. Delitu hauek ikertzeaz arduratuko ziren tribunal bereziak sortu ziren. Ondoren, Hitlerrek tribunal horiek bere aurkarien kontra erabiliko zituen ondorio lazgarriekin. Legea ia momentuan bertan jarri zen martxan, baina ez zuen balio izan indarkeriazko ekintza hauen egile nagusiak zigortzeko. Aldi berean, SAko bost gizon prozesatuak izan ziren KDPko kide baten heriotza leporatzen zitzaielarik Potempan (Silesia). Adolf Hitler-ek epaiketan defentsaren lekukoarena egin zuen, baina abuztuaren 22an bost gizonei heriotza-zigorra ezarri zitzaien. Irail hasieran epaia bizi osorako kartzela zigorrera aldatu zuten. Azkenean lau hilabete baino zertxobait gehiago bete zituzten, eta 1933an Hitlerrek preso nazi guztiak amnistiaz askatu zituenean kartzelatik irten ziren. Alderdi naziak 35 aulki galdu zituen 1932ko azaroan eginiko hauteskundeetan.

Papenek postua utzi ostean, ezkutuan Hitlerri bere postua har zezakeela esan zion bera kantziler-orde izan zitekeen bitartean. Hindenburgek Hitler kantziler izendatu zuen 1933ko urtarrilaren 30ean, nazien eta kontserbadore nazionalisten arteko koalizio bat osatu ostean. Papen-ek berriz, kantziler-orde postua eskuratu zuen, Hitler kontrolatu ahal izango zuen uste ustelean. Hasieran, Papen nazien gehiegikerien aurka agertu zen, baina gutxigatik SAren eskutik heriotzatik ihes egin ostean erregimena kritikatzeari utzi zion.

Hitler kantziler izendatu ostean, NSDAP eta DNVP alderdien koalizioz osaturiko gobernu batekin, SA eta SS taldeek Berlinen zehar desfileak antolatu zituzten zuzi eta guzti. Koalizioko gobernuko hiru kide baino ez ziren naziak, Hitler, Wilhelm Frid eta Hermann Goring. Nahiz eta alemanak nazismoaren aurkako iritzia zuten, ezin izan ziren beraien aurka altxa eta Hitlerrek berehala bermatu zuen bere botere absolutua.

Kantzilerretik diktadorera

Reichstagen sutetik, naziak askatasun zibila murrizten hasi ziren, baita alderdi naziaren aurkako ideiak zituztenak isilarazten ere. Komunistak Reichstagetik baztertuak (kanporatuta edo gartzelaratuak) izan ziren. Martxoko hauteskunde orokorretan alderdi batek ere ez zuen gehiengoa lortu. Hitlerrek botere absolutua lortze aldera Zentroko Alderdia eta Reichstageko kontserbadoreen botoa eskatu zuen. 1933ko martxoan, Hitlerrek denbora batez botere absolutua emango zion legea onar zezaten eskatu zion Reichstagari. Lege horrek hobespen parlamentarioa eta konstituzioak ezarririko baldintzak kontuan izan gabe jokatzea ahalbidetuko zion.

1933ko martxoak 23, Adolf Hitler Reichstag-eri zuzentzen zaio.. Hitlerrek lagunarteko lankidetzarako aukera eskaini zuen, Reichstagri, ez presidenteari, ez estatuei, ez elizari  mehatxu ez egiteko  promes eginda, larrialdiko botereak jasotzen bazituen.

Beregan ohikoa zen intimidazio bidezko negoziazio baten bitartez, Hitlerrek tratu lagunkoi bat proposatu zuen trukean Reichstaga, momentuko presidentea, estatuak eta eliza mehatxatuko ez zuela zin eginez. nazi-paramilitarrek parlamentua inguratzen zuten bitartean honako hau esan zuen: « Reichstageko kide adeitsuok, zuen esku dago bakea edo gerraren artean erabakitzea ». Partidu zentralak, erlijioaren inguruko aldaketarik egongo ez zela jakin ostean, kontserbadoreekin bat egin zuen lege horren alde bozkatzeko. Sozialdemokratak izan ziren aurkako bozka egin zuten bakarrak, komunistak ilegalak izatearen ondorioz, gartzelan preso edo ihesean baitzeuden.

Lege horrek Hitlerrek zein bere kabineteak larrialdi dekretuz goberna zezan ahalbidetzen zuen lau urtetan zehar, nahiz eta Hindenburgek presidente izaten jarraitu. Berehala Hitler estatu federatuen botereak indargabetzen hasi zen. Partidu nazia izan ezik beste guztiak debekatu zituzten, eta Reichstagak bere betebehar demokratikoak ukatu zituen. 1934ko abuztuan Hindenburg lehendakaria hil zenean, Hitlerrek benetako botere diktatoriala lortu zuen Alemania osoaren gainean.

Bibliografia

  • Bracher, Karl Dietrich (1991). The German Dictatorship: The Origins, Structure, and Consequences of National Socialism. Penguin History Series. Penguin. ISBN 978-0-14-013724-8.
  • Bullock, Alan (1991) [1962]. Hitler: A Study in Tyranny. Nueva York; Londres: Harper Perennial. ISBN 1-56852-036-0.
  • Burleigh, Michael (2000). The Third Reich: A New History. Nueva York: Hill and Wang. ISBN 0-8090-9326-X.
  • Encyclopedia Britannica. «Franz von Papen». Britannica.com. 2014ko urtarrilaren 2an ikusia.
  • Evans, Richard J. (2003). The Coming of the Third Reich. Nueva York; Toronto: Penguin. ISBN 978-0-14-303469-8.
  • Fulbrook, Mary (1991). The Fontana History of Germany: 1918–1990: The Divided Nation. Fontana Press.
  • Hakim, Joy (1995). A History of Us: War, Peace and All That Jazz. Nueva York: Oxford University Press. ISBN 0-19-509514-6.
  • Hitler, Adolf (1999) [1925]. Mein Kampf. Nueva York: Houghton Mifflin. ISBN 978-0-395-92503-4.
  • Hoffmann, Peter (1977). McDonald & Jane's, ed. The History of the German Resistance 1933–1945 .
  • Kershaw, Ian (1999) [1998]. Hitler: 1889–1936: Hubris. Nueva York: W. W. Norton & Company. ISBN 978-0-393-04671-7.
  • Kershaw, Ian (2008), Hitler: A Biography, Nueva York: W. W. Norton & Company, ISBN 0-393-06757-2
  • Mitcham, Samuel W. (1996). Why Hitler?: The Genesis of the Nazi Reich. Westport, Conn: Praeger. ISBN 978-0-275-95485-7.
  • Nesbit, Roy Conyers; van Acker, Georges (2011) [1999]. The Flight of Rudolf Hess: Myths and Reality. Stroud: History Press. ISBN 978-0-7509-4757-2.
  • Shirer, William L. (1960). The Rise and Fall of the Third Reich. New York: Simon and schuster. ISBN 978-0-671-62420-0.
  • Stackelberg, Roderick (2007). The Routledge Companion to Nazi Germany. New York: Routledge. ISBN 978-0-415-30860-1.
  • Staff (1989). Shadows of the Dictators: AD 1925–50. Amsterdam: Time-Life Books. ISBN 0-7054-0990-2.
  • Staff (2 de julio de 1934). «Germany: Second Revolution?». Time Magazine (Time).
  • Toland, John (1976). Adolf Hitler. Nueva York: Doubleday & Company. ISBN 0-385-03724-4.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.