Adolf Dassler
Adolf Adi Dassler (1900eko azaroaren 3a, Herzogenaurach, Bavaria – 1978ko irailaren 6a, Herzogenaurach, Bavaria) alemaniar kirol oinetakogile eta enpresaburu bat izan zen. Nagusiki Adidas alemaniar kirol enpresaren sortzailea izateagatik ezaguna da. Rudolf Dassler kirol zapatagile eta enpresaburuaren anaia zen.
Adolf Dassler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Herzogenaurach, 1900eko azaroaren 3a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Herzogenaurach, 1978ko irailaren 6a (77 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Käthe Dassler (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, politikaria eta moda-diseinatzailea |
Enplegatzailea(k) | Adidas |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
Biografia
Berez okin gisa lanean hasi bazen ere, Lehen Mundu Gerratik itzuli bezain azkar amaren garbilekuan bere kirol oinetakoak egiten hasi zen. Txiki-txikitatik zapateekiko zaletasuna erakutsi zuen. Bere aita Christopherrek zapata lantegi batean lan egiten zuen, eta burdinola batean atletismorako kirol oinetakoak josten zituzten Zehlein anaiek Adolfi bere kirol oinetako negozioa ireki zezan lagundu zioten, Adidas.
1924ean bere anaia Rudolf Dassler negoziora elkartu zitzaion. Berlin hirian ospatu ziren 1936ko Udako Olinpiar Jokoetan Adidasek urrezko lau domina irabazi zituen Jesse Owens estatubatuar atleta ekipatu zuen.
1933-1945 artean euren enpresak nazientzako lanean jardun zuen. Bigarren Mundu Gerra ostean, anaien desadostasunak zirela eta, Rudolfek enpresa laga eta bere enpresa sortu zuen, Puma, Adidasen lehiakide zuzena izango zena.
Gerra ostean Adidasek mundu mailako kirol merkatuan hedatzeko jarduerari ekin zion. 1973an Adolfen semea zen Horst Dasslerek igeriketarako kirol ekipamendua ekoizten duen Arena marka sortu zuen.
1978an Adolf Dassler hiltzean, haren seme Adolfek eta Käthe emazteak enpresaren zuzendaritzaren ardura jaso zuten. 1989an Adidas elkarte anonimo bilakatu zen, baina 1995. urterarte enpresa Dassler familiaren jabetzakoa izaten jarraitu zuen.