Adoaingo Aita Estebanen monumentua
Adoaingo Aita Estebanen monumentua Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eskultura bat da.
Adoaingo Aita Estebanen monumentua | |
---|---|
Adoaingo Aita Estebanen monumentua eskulturaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°50′N 1°38′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1980 |
Arkitektura | |
Kokalekua
Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua eta San Pedro elizaren alboan dago, Arrotxapea auzoan.
Monumentua
1980an Jose Ulibarrena nafar eskultoreak egin zuen, eta urte hartako urriaren 7an, Kaputxinoen elizaren plazan (Errotazar kalea, 42) paratu zen. Esteban Adoain (1828-1880) nafar misiolari kaputxinoaren omenezko monumentua da.
Harri, hormigoi eta berunez egina dago. Neurriak: Irudia: 195 cm.; Idulkia: 380 x 600 x 160 cm.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.