Adli Mansur
Adli Mahmud Mansur (arabieraz: عدلى محمود منصور; Kairo, 1945eko abenduaren 23a) egiptoar epaile eta politikaria da. Egiptoko Auzitegi Konstituzional Goreneko burua izan zen 2013–2016 bitartean, eta Egiptoko behin-behineko presidentea 2013ko uztailetik 2014ko ekainera.
Adli Mansur | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2013ko uztailaren 3a - 2014ko ekainaren 8a ← Mohammed Mursi - Abdel Fatah al-Sisi →
2013ko uztailaren 1a - ← Maher El-Beheiry (en)
1992 - | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Kairo, 1945eko abenduaren 23a (78 urte) | ||||||
Herrialdea | Egipto | ||||||
Bizilekua | Heliopolis Palace (en) | ||||||
Lehen hizkuntza | egiptoar arabiera | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Kairoko Unibertsitatea 1970) Faculty of Law Cairo University (en) (1968 - 1970) master : zuzenbide École nationale d'administration (1975 - 1977) | ||||||
Hizkuntzak | arabiera egiptoar arabiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | magistratua, epailea, politikaria eta abokatua | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | sunismoa | ||||||
Alderdi politikoa | baliorik ez | ||||||
Bizitza
Kairon jaio zen 1945ko abenduaren 23an, eta Zuzenbide ikasketak egin zituen. 1967an lortu zuen lizentzia, eta 1970etik, estatuko magistraturan lan egin zuen. 1992tik izan zen Auzitegi Konstituzional Goreneko epaile. Mubaraken gobernukideak 2012ko hauteskundeetara aurkezteko debekua baliogabetu zuen epaimahaiko buru izan zen. 2013ko maiatzean, Konstituzionaleko presidente hautatu zuten.[1] 2013ko uztailean, Mohammed Mursi kargugabetu zuen estatu kolpearen ostean, Egiptoko behin-behineko presidente izendatu zuten.[2]
Erreferentziak
- Maukan gordetako karta. Berria egunkaria, 2013ko uztailak 5, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-5).
- Orzaiz, Ion. Anaia Musulmanen atxiloketekin hasi da Mursiren osteko Egipto. Berria egunkaria, 2013ko uztailak 5, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-5).