Adlatibo
Adlatibo izenaren kasuetako bat da, batez ere norakakoa adierazten duena. Izena latinezko allatum hitzetik dator, afferre edo "eraman" aditzaren partitzipio pasiboa.
Kasu honek -(e)ra (singularrez) eta -etara (pluralez) atzizkiak erabiltzen ditu. Gainera, euskal gramatikan zenbait motako adlabo daude:[1]
- adlatibo destinatibo, -rako deklinabide-atzizkiaren bidez gauzatzen dena.
- hurbiltze-adlatibo, norantza adierazten duena eta -rantz kasu-atzizkiaren bitartez gauzatzen dena.
- muga-adlatibo edo adlatibo bukatuzko, norainokoa adierazten duena eta -raino kasu-atzizkiaren bitartez gauzatzen dena.
Euskaraz gain, finlandieraz, lituanieraz[2] edota antzinako grezieraz ere erabiltzen dute.
Erreferentziak
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. adlatibo. .
- Aliatyvas. in: Visuotinė lietuvių enciklopedija, T. I (A-Ar). Vilnius: Mokslo ir enciklopedijų leidybos institutas.
Kanpo estekak
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.