Adjaria
Adjaria[1] — orobat Ajaria, Ajara, Adjaria, Adzharia, Adzhara eta Achara izenez ezaguna— (georgieraz: აჭარა), ofizialki Adjariako Autonomia Errepublika (აჭარის ავტონომიური რესპუბლიკა, Acharis Avtonomiuri Respublika) Georgiako 11 eskualdeetako bat da, Itsaso Beltzaren ertzean kokatua. Hegoaldean, Turkiarekin du muga.
Adjaria აჭარა | |||
---|---|---|---|
Georgia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Georgia | ||
Izen ofiziala | აჭარის ავტონომიური რესპუბლიკა | ||
ISO 3166-2 | GE-AJ | ||
Hiriburua | Batumi | ||
Gobernuburua | Archil Khabadze (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°39′N 42°00′E | ||
Azalera | 2,900 km² | ||
Mugakideak | Guria, Samtskhe-Javakheti, Ardahan probintzia eta Artvin probintzia | ||
Punturik altuena | Kanli (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 354.900 (2021) 423.000 (1994) 410.980 (1995) 391.580 (1996) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (1996) | ||
Dentsitatea | 135,32 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | georgiera | ||
Ordu eremua | UTC+04:00 | ||
adjara.gov.ge |
Hiriburua Batumi da. Eskualdea 6 raioni edo barrutitan banatua dago: Batumi, Keda, Kobuleti, Khelvatxauri, Shuakhevi eta Khulo.
Geografia
2.900 km² eta 333.953 biztanle (2014) ditu. Hiriburua eta hiri nagusia Batumi da.
Lurralde menditsua da, oro har; erdialdean haranak daude eta kostaldean lur apalak. Mendikateetan, aipagarriak dira Mesjetis Kedi eta Shavshettis Kedi. Ibai nagusiak Çoruh eta haren ibaiadar Acharistsqali dira. Klimari dagokionez, aldaera asko bereizten dira, lur beheretan epel hezea eta hotz lehorragoa mendialdean. Lurraldearen % 50 inguru zuhaitz koniferoz estalita dago, eta lur apaletan landare subtropikalak lantzen dira.
Biztanleak
Adjariarrak (azareli, ayareli, ajareli) georgiarren saileko taldekoak dira, baina beren erlijio eta kultura tradizio propioak dituzte. Georgieraren dialekto bat erabiltzen dute, eta gehienak erlijioz sunniak dira.
Ekonomia
Ekonomiaren oinarria nekazaritza da. Gai nagusiak tea, zitrikoak, mahatsa, banbua eta eukaliptoa dira. Abeltzaintza eta tabakogintza garrantzi handiko jarduerak dira mendialdeetan.
Historia
1991n Georgiak burujabetasuna eskuratu zuenez gero, Adjariak gobernu autonomoa dauka eta eskumen ugari ditu barne politikaren alorrean. 1992an izendatu zuten Georgiaren baitako errepublika autonomo.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-3-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.