Adingabeen Epaitegia

Zigor-zuzenbiden, adingabeen epaitegi edo auzitegia izaera bereziko organo judizial bat da, adingabeen erantzukizuna epaitzeko gaitasuna duena.

Adingabeen Epaitegia
Datuak
Izen laburraTE
MotaAuzitegia

Figura ezarrita dagoen antolamendu juridikoetan, adingabeen auzitegiak adingabeentzat ezartzen diren arau penal espezifikoak aplikatu behar ditu, jarduteko gaitasun txikiagoa dutelako eta gizarteratzeko aukera handiagoa dutelako.

Aurrekari historikoak Espainian

Espainian Adingabeen Epaitegien pareko ezagutzen den lehen erakundea Fuge et Pare d’Orfens (Umezurtzen Sendatzailea eta Aita) da. Pedro IV. erregeak sortu zuen, 1337an, Valentzian. Kaleetatik zebiltzan adingabe eskale, umezurtz edo babesgabeak biltzen zituen erakunde horrek, eta lanbide bat ikasteko beharrezko prestakuntza jasotzeko hartzen zituen. Delituengatik akusatutako adingabeak ere epaitzen zituen.[1]

Era horretako erakundeei gizarte-diziplinaren zentzua eman nahi zitzaien. Lehen urteetan ez zuen autonomia juridikorik, justizia zibilaren mende. Geroago, 1407an, Martin I.a erregeak ahalmen osoa eman zion adingabeen delitu-arloan, eta Umezurtzen Epaitegi edo Auzitegia ezarri zen.[1]

Pare d’Orfens erakundea Aragoin, Valentzian eta Nafarroan ibili zen 1794 arte, urte horretan Karlos IV.ak kanporatu baitzuen.[1]

Adingabeen Epaitegiak Espainian

1904ko Haurtzaroaren Babeserako Legeak, edo Tolosa Latour legeak, haurrak espetxeetatik urruntzeko beharra adierazi zuen.[2] Lege proiektu desberdinen ondoren, azkenik, 1918ko abuztuaren 2an, Epaitegi Tutelarren legea onartu zen, Avelino Montero Ríosi esker.[2] Urte horretako azaroaren 25ean auzitegi horien funtzionamendua antolatzeko legea argitaratu zen, haur gaizkile edota abandonatuentzako egoitzak zeuden erkidegoetan auzitegi bat izatera behartuz.[2] Legearen arabera, Adingabeen Babeserako Probintzia Batzordeek adingabeen epailea lagunduko zutela adierazi zuen ere. Gabriel María Ybarra eta Avelino Montero Ríosek epaitegiak zein egoitzak antolatzeko jarduera burutu zuten.[2]

Antolatutako lehenenego auzitegia Bilbokoa izan zen,1920an, eta epaitegi horren menpe egon zen lehenengo egoitza Amurrioko El Salvador Erreforma-etxea izan zen. Ondoren etorri ziren Donostiko (1922), Gasteizko (1923) eta Iruñeako (1924) epaitegiak, besteak beste.[2]

Egun, Espainian, 12ko 5/2000 Lege Organikoa da, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena, 14 urtetik gora eta 18 urtetik beherako nerabeei zuzenduta dago.[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Tribunal de menores. 2020-12-12 (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  2. (Gaztelaniaz) Santolaria, Félix. (1997). Marginación y educación. Historia de la educación social en la España moderna y contemporánea.. Ariel, 229-330 or..
  3. «BOE.es - BOE-A-2000-641 Ley Orgánica 5/2000, de 12 de enero, reguladora de la responsabilidad penal de los menores.» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.