Adimen-mapa
Adimen-mapa ideiak, teoriak, jarduerak edo kontzeptuak garatu eta azaltzeko irudizko diagrama bat da[1]. Horrela, ohikoa da adimen-mapak ideia-jasa eta antzeko talde-jardueretan erabiltzea, baina baita ikaskuntza-prozesuan laguntzeko ere, ideiak egituratu eta egitekoak antolatzeko.
Kontzeptu mapa kontzeptuen arteko lotura irudikatzeko soilik, modu zehatz batez, erabiltzen diren bitartean, adimen-mapak problemak ebatzi eta informazioa antolatzeko baliatzen dira, modu pertsonal eta biziago batez, irudiak erabiliz eta sormena bultzatuz; kontzeptu-mapen egitura zurrunaren aldean, adimen-mapek egitura radiala izaten dute, ikuspuntu jakin batek nagusitasuna izan ez dezan.
Ikus, gainera
- Kontzeptu mapa.
- Kontzeptu mapa edo mapa mentalak egiteko software zerrenda.
Kanpo estekak
Erreferentziak
- (Ingelesez) «What is mind mapping? - Basics - Mindomo Help» help.mindomo.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.