Adil Çarçani

Adil Çarçani (Fushëbardhë, 1922ko maiatzaren 15a - Tirana, 1997ko urriaren 13a) politikari albaniarra izan zen. Nazi-faxisten okupazioaren aurka borrokatu zen gaztetan gerrillari komunistekin, eta gerra amaitzean hainbat kargu izan zituen Albaniako gobernuan eta Alderdi Komunistan. Industria eta Meatzaritza ministro izan zen (1959), Lehen ministrorde (1965) eta Lehen ministro (1982-1991). Komunismoaren gainbehera zela-eta hainbat liberalizazio neurri erabaki zituen, alderdiak legeztatuz eta hauteskundeak deituz. 1994an lau urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, erregimen komunistako buruzagi izandakoen epaiketaren ostean. Etxean atxilotuta zela hil zen.

Adil Çarçani

Albaniako Lehen Ministroa

1981eko abenduaren 18a - 1991ko otsailaren 22a
Mehmet Shehu (en) Itzuli - Fatos Nano (en) Itzuli

Albaniako Legebiltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaFushëbardhë (en) Itzuli, 1922ko maiatzaren 15a
Herrialdea Albania
HeriotzaTirana, 1997ko urriaren 13a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalbaniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Albaniako Lanaren Alderdia

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.