Administrador de Infraestructuras Ferroviarias

Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (euskaraz: «Burdinbide Azpiegituren Kudeatzailea»), ezagunagoa ADIF siglaz, Espainiako burdinbide sarea mantentzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den enpresa publikoa da. 2005eko urtarrilaren 1ean sortu zen, RENFE zatitu izanaren ondorioz. Zatiketa hartan, alde batetik Renfe Operadora sortu zen, tren, bidaiari eta merkantziazko garraioaz arduratzen den enpresa publikoa; eta, bestetik ADIF, Estatuko trenbide azpiegituren jabea. ADIFek zerbitzu-kanon bat kobratzen dio Renfe Operadorari, bere azpiegiturak erabiltzeagatik.

Administrador de Infraestructuras Ferroviarias
EsloganaAbrimos caminos
(«Bideak irekitzen ditugu»)
MotaEnpresa publikoa
SektoreaTrenbideak
Sorrera2005*
EgoitzaMadril
PresidenteaAntonio Gonzaléz Marín
MerkatuakEspainia eta Hendaia
Webguneahttp://www.adif.es
Oharrak(*) 2005ean sortu zen RENFEren zatiketaz. Honela Renfe Operadora eta ADIF sortu ziren.
Kronologia
RENFE
FEVE
GIF
Administrador de Infraestructuras Ferroviarias

2014ko abenduaren 25ean jakin zenez, grebara deitu zuten Renfe Operadoran eta ADIFen abenduaren 26rako, 23 orduko lanuztean (00:00etatik 23:00etara), eragina izanik 262 tren-zerbitzuetan.[1] Grebak eragozpen txikiak sortu zituen Hego Euskal Herrian.[2] Renfeko grebaren jarraipenaren datu kontrajarriak eman zituzten. Tren konpainiaren arabera, langileen % 0,75ek egin zuten greba; CGT sindikatuaren esanetan, ordea, % 70koa izan zen jarraipena.[3]

Kanpo estekak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.