Adi Shankara
Adi Shankaracharya (sanskritoz: आदि शङ्कराआचार्य, aːdɪ ɕɐŋkɐɽɐ ahoskatua; Kaladi, egungo Kochi, 788 - Kedarnath, egungo Uttarakhand, 820) Indiako buruzagi espiritual garrantzitsuenetako bat izan zen, Advaita Vedanta doktrina finkatu zuena. Govindapada izeneko sanatani bat bere gurua izan zen, Gaudapadaren dizipulua zena.
Adi Shankara | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kalady (en) , 788 |
Heriotza | Kedarnath (en) , 820 (31/32 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | sanskritoa |
Irakaslea(k) | Govinda Bhagavatpada (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa Advaita Vedanta |
Shankarako irakaskuntzak hiru tesitan laburbiltzen dira:
- Absolutua (Brahman) errealitatea da.
- Mundua ilusio-fenomeno bat da.
- arima haragitua (atman) ez da absolutuaren desberdina (Absolutu-Brahman besterik ez da).
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.