Adenosina trifosfato
Adenosina trifosfatoa edo ATP nukleotido bat da, adeninaz, erribosaz eta hiru fosfato taldez osatua, bizidun zelulei energia ematen diena. Esan liteke ATPa dela zelularen energia gordailu edo biltegia, energia behar den edozein erreakzio biokimikotan ATPa erabiltzen baita.
Adenosina trifosfato | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C10H16N5O13P3 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C1=NC2=C(C(=N1)N)N=CN2[C@H]3[C@@H]([C@@H]([C@H](O3)COP(=O)(O)OP(=O)(O)OP(=O)(O)O)O)O |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno, karbono, nitrogeno eta fosforo |
Aurkitze data | 1929 |
Mota | purine ribonucleoside 5'-triphosphate (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Deskonposizio-puntua | 144 °C |
Masa molekularra | 506,996 Da |
Erabilera | |
Elkarrekintza | Purinergic receptor P2X 7 (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Rola | metabolito |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | ZKHQWZAMYRWXGA-KQYNXXCUSA-N |
CAS zenbakia | 56-65-5 |
ChemSpider | 5742 |
PubChem | 5957 |
Reaxys | 73010 |
Gmelin | 15422 |
ChEBI | 34857 |
ChEMBL | CHEMBL14249 |
EC zenbakia | 200-283-2 |
ECHA | 100.000.258 |
CosIng | 31370 |
MeSH | D000255 |
RxNorm | 318 |
Human Metabolome Database | HMDB0000538 |
KNApSAcK | C00001491 |
UNII | 8L70Q75FXE |
NDF-RT | N0000180300 |
KEGG | D08646 eta C00002 |
PDB Ligand | ATP |
Fotosintesian eta arnasketa aerobioan sortutako molekula da. Bere formula osoa C10H16N5O13P3 da.
Molekula honek fosfatoen arteko lotura kobalenteetan pilaturik dauka energia. Lotura bakoitzak 7,7 kcal/mol askatzen du. Hots, adenosina trifosfatoaren hidrolisiak, adenosina difosfatoa sortzeko, 7,7 kcal/mol askatzen du. Beste hainbeste gertatzen da difosfatoa monofosfato bihurtzen denean.
ATP → ADP + Pi + Energia (7,7 kcal/mol)
ADP → AMP + Pi + Energia (7,7 kcal/mol)
ATPak duen energia prozesu biologiko desberdinetan erabiltzen da. Esaterako:
- molekulen garraio aktiboan, kontzentrazio-gradientearen aurkako garraioan, alegia
- metabolismoaren bide anabolikoetan, hots, molekula sinpleetatik molekula organiko konplexuak eratzen dituzten bideetan
- animalien giharren mugimenduan
- hainbat zelula-higiduretan
- ugalketa zelularrean
Izaki bizidunek beren funtzioak mantentzeko ATParen behar handia dute. Adibidez, bakterio batek bere metabolismoan batez beste 2.500.000 ATP-molekula behar ditu segundoko.