Adelbert von Chamisso
Adelbert von Chamisso de Boncourt edo Louis Charles Adélaïde de Chamissot (Boncourt, Champagne, Frantzia, 1781eko urtarrilaren 30a - Berlin, Alemania, 1838ko abuztuaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.
Adelbert von Chamisso | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Louis Charles Adélaïde de Chamissot de Boncourt |
Jaiotza | Châlons-en-Champagne, 1781eko urtarrilaren 30a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Friedrichstraße |
Heriotza | Berlin, 1838ko abuztuaren 21a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Friedhof III der Gemeinde Jerusalems- und Neue Kirche (en) ![]() |
Heriotza modua | : birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Antonie Piaste (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea Französisches Gymnasium Berlin (en) ![]() |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria, poeta, pteridologoa, briologoa, idazlea, naturalista, zoologoa, esploratzailea, eduki-editorea, landare biltzailea eta ofizierra |
Lantokia(k) | Berlin |
Enplegatzailea(k) | Botanic Garden and Botanical Museum Berlin (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia |
chamisso-gesellschaft.de | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Biografia
Jatorriz frantziarra zen; Izuaren garaian joan zen Alemaniara (1792). 1815ean itsasoratu zen mundu osoan barrena, naturari buruzko ikerketak egiteko asmotan. Bidaldia amaitu eta Berlingo Botanika Museoaren zuzendari izendatu zuten. Bidaia horren fruitu, Reise um die Welt ("Munduaren inguruko bidaia") liburua eman zuen argitara geroago, 1836. urtean.
Peter Schlemihls wundersame Geschichte (1824, "Peter Schlemihlen istorio miresgarria", Asun Garikanok euskaratua) lana erbestean dagoenaren aitorpena da, itzala galdu zuen gizon baten historia; bertan, errealitatea eta fantasia nahasten dira etengabe eta badu kutsu autobiografikorik. Olerki ugariren egilea da: Frauenliebe und Leben ("Emakumeen maitasun eta bizitza"). 1833. urtean Musen Almanaka aldizkariko zuzendari izendatu zuten. 1828. urtean Des Basquen Etcheons Klage ("Etxahun euskaldunaren kexua") olerkia Etxahun Barkoxe Zuberoako koblakariari idatzi eta eskaini zion.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adelbert von Chamisso ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.