Adela Zamudio
Adela Zamudio Rivero (Cochabamba, Bolivia, 1854ko urriaren 11 – 1928ko ekainaren 2a) boliviar idazle nabarmena izan zen, Bolivian feminismoaren aitzindaria, eta poesia zein narratiba generoak landu zituena.[1]
Adela Zamudio | |
---|---|
(1900(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paz Juana Plácida Adela Zamudio Rivero |
Jaiotza | Cochabamba, 1854ko urriaren 11 |
Herrialdea | Bolivia |
Heriotza | Cochabamba, 1928ko ekainaren 2a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Cochabamba Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta eskola zuzendaria |
Lan nabarmenak | |
Izengoitia(k) | Soledad |
Genero artistikoa | olerkigintza narrazioa kontakizun laburra |
Biografia
Adolfo Zamudio eta Modesta Riveroren alaba, Mauro, Arturo eta Amadís anaiekin bizi izan zen. Bere jaioterriko San Alberto eskola katolikoan ikasi zuen lehen hezkuntzako hirugarren urtera arte, garai hartan emakumeek egin zezaketen ikasmailarik handiena baitzen. Hala ere, Zamudiok irakurketaren bidez hezitzen jarraitu zuen.
XIX. mendearen bukaeran, Alderdi Liberala gobernura heldu zenean irakasle hasi zen Gobierno onar zezan, lan egiten hasi zen irakaslea hezi zen ikasi zuen eskola berean. Ondoren, 1905ean, Andereñoen Eskola Fiskalaren zuzendaria izan zen.[2]
Zamudiok artikuluak idazten zituen Cochabambako El Heraldo egunkarian, zeinean ideia aurrerakoiak lantzen zituen. Horien artean irakaskuntza erlijiosoaren abolizioaren alde egiteaz gain, emakumeak jasaten zuen diskriminazioaren aurka protesta egiten zuen.
1901ean margolaritza akademia bat sortu zuen Cochabamban. 1916an haren izena daraman Andereñoen Lizeoa ireki zuen.
1926ko maiatzaren 28an Hernando Siles Reyes presidenteak Adela Zamudio goraipatu zuen Boliviako kulturaren adierazgarririk gorentzat ezagutuz.
Zamudio 1928ko ekainaren 2an hil zen bere jaioterrian 73 urte zituela.
Lanak
- Entsegu poetikoak, Jacobo Peuser inprimategia, Buenos Aires, 1887
- Íntimas, Cochabamban girotutako nobela, Velarde argitaletxea, La Paz, 1913
- Ráfagas, poesia, Paul Olendorff liburu-denda, Paris, 1913
Hilondoko liburuak
- Novelas cortas, ipuinak diren 10 idazlan; Luis Taborgaren hitzaurrea ; Juventud argitaletxea, La Paz, 1942[3]
- Peregrinando, poesia, La Paz editoriala, La Paz, 1943
- Cuentos breves, zazpi ipuinez osatua ; Gustavo Adolfo Oteroren hitzaurrea ; Juventud,argitaletxea, La Paz, 1943
- Rendón y Rondín, ipuina, Eddy Viverosen irudiekin, Ediciones ISLA, La Paz, 1976
- Poesías, IPREBOL, La Paz, 1993
- Poemas, Ministerio De La Cultura, Fundación Editorial El Perro y la Rana, Caracas, 2006
- Cuentos, Novelas cortas (1942) eta Cuentos breves (1943) liburuetan agertutako testuak biltzen ditu; Virginia Ayllónen edizioa, Plural, La Paz, 2013
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) ««Adela Zamudio: Precursora del feminismo en Bolivia»» Pikara Magazine 2014-03-07 (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
- (Gaztelaniaz) Lydia Parada de Brown. (2009-11-01). «Adela Zamudio, precursora de las reformas feministas» El Diario jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-05-05) (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
- Santiago Espinoza A.. (2012-11-02). «Presentan libro que reúne los cuentos de Adela Zamudio» Opinión (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).