Adda
Adda (latinez: Abdua edo Addua; lombardieraz Ada) Italiako Lombardia eskualdeko ipar-mendebaldeko ibai bat da, Po ibaiaren ezkerraldeko ibaiadarra. Izena hizkuntza zeltikotik eratorri da, hori baitzen Antzinatean eskualde horretako populazioaren hizkuntza, eta «dabilen ura» esan nahi du.
Adda Ada (lmo) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 313 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°08′04″N 9°52′54″E |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Lombardia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 7.979 km² |
Arro hidrografikoa | Po basin (en) |
Ur-emaria | 187 m³/s |
Lakuak | Comoko aintzira |
Bokalea () | Po |
Po ibaiaren ibaiadar nagusia da, eta 313 km luze da. Italiako ibaietan laugarrena da. Haren arro hidrografikoak 7.979 km² ditu.
Rhetiako Alpeetan du jatorria, Stelvio mendatetik mendebaldera, 2.235 m-ko altitudean. Lehenik, hegoalderantz egiten du; gero, mendebalderantz sartzen da, eta Como aintzira zeharkatzen du. Bere ibilbidearen azken zatian hegoalderantz egiten du berriro Lombardiako lautadan, eta Po ibaiarekin bat egiten du Castelnuovo Bocca d'Adda herrian, 36 m-ko altitudean. Lombardiako Sondrio, Como, Lecco, Bergamo, Milan, Cremona eta Lodi probintziak zeharkatzen ditu.
Energia hidroelektrikoa eta lautada ureztatzeko ustiatzen da. Batez beste, 187 m³/s-ko emaria du.