Adarraga pilotalekua
Adarraga Logroñoko (Errioxa) pilotalekua da. 1964ko irailaren 24ean ireki zuten San Mateo festetan.
Adarraga pilotalekua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Errioxa |
Q123680441 | Logroño |
Koordenatuak | 42°28′N 2°27′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1964ko irailaren 24a |
Jabea | Errioxako Gobernua |
Izenaren jatorria | Javier Adarraga |
Kirola | pilota |
Edukiera | 1.900 |
Luzera | 35, 68 m |
Luis Bombín Fernández eta Rodolfo Bozas-Urrutiaren arabera[1], Adarraga pilotalekuak 1.900 pertsonentzako edukiera dauka, 1.700 eserita eta beste 200 zutik. Bestalde, Asegarcerentzat, 1.518 lagunentzako edukiera du.
Pilotalekuak Logroñon bizi izandako Javier Adarraga pilotari gipuzkoarraren izena darama, besteak beste Errioxako Pilota Federazioa sortu eta hainbat urtez presiditu zuena. Neurriei dagokienez, 35,68 m luze eta 11 m zabal ditu eta esku-pilota jokatzeko egina dago.
Erreferentziak
- El gran libro de la pelota
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.