Adare lurmuturra
Adare lurmuturra Antartikako penintsula bat da, ekialdean duen Ross itsasoa mendebaldean duen Ozeano Antartikotik banatzen duena, eta Almirantetzaren mendikateak inguratzen duena. Toki hau kanpamendu base garrantzitsu bat izan zen Antartikako Esploraketaren Heroi Aroan.
Adare lurmuturra | |
---|---|
![]() | |
Mota | lurmutur |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 71°17′00″S 170°13′59″E |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Babestutako-eremua | Cape Adare, Borchgrevink Coast (en) ![]() |
Ur-gorputza | Ross itsasoa |
Historia
Adare lurmuturra James Clark Rossek aurkitu zuen 1841ean eta bere laguna zen Adareko Bizkondearen omenez izendatu zuen (titulu hau Irlandako Adare herritik dator). Southern Cross espedizioak eta Aurora espedizioak euren kanpamendu basea hemen jarri zuten. Terra Nova espedizioko ipar taldeko kideak Adare lurmuturrean 1911 eta 1912 bitartean egon ziren eta gaur egun hondakinetan dagoen babesleku bat eraiki zuten.
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Antartikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.