Adaptation
Adaptation 2002ko Spike Jonze estatubatuar zinema zuzendariaren komedia dramatiko film bat da. Charlie Kaufman gidoigileak idatzitako gidoia Susan Orlean idazlearen The Orchid Thief liburuan oinarritzen da, eta libururaren egokitzapena egiteko Kaufman beraren bizipenei buruzkoa da. Nicolas Cage, Meryl Streep, Chris Cooper, Cara Seymour, Brian Cox, Tilda Swinton, Ron Livingston, eta Maggie Gyllenhaal aktoreek antzeztu zuten.
Adaptation | |
---|---|
Carter Burwellen filma | |
Sortzailea(k) | Spike Jonze |
Egilea(k) | Carter Burwell |
Argitaratze-data | 2002 |
Izenburua | Adaptation. |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, film dramatikoa eta liburu batean oinarritutako filma |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Orchid Thief (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Spike Jonze |
Gidoigilea(k) | Charlie Kaufman |
Antzezlea(k) | |
Nicolas Cage (Charlie Kaufman, Donald Kaufman (en) ) Meryl Streep Chris Cooper Cara Seymour Tilda Swinton Brian Cox Ron Livingston Maggie Gyllenhaal Judy Greer Bob Stephenson Curtis Hanson Doug Jones Gary Farmer Gregory Itzin Jim Beaver Roger Willie Stephen Tobolowsky John Malkovich Spike Jonze David O. Russell John Cusack Catherine Keener Jay Tavare Lance Acord Litefoot Sandra Lee Gimpel (en) Peter Jason Bob Yerkes (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jonathan Demme Vincent Landay Edward Saxon |
Konpainia ekoizlea | Saturn Films (en) Good Machine (en) Intermedia (en) Propaganda Films (en) |
Ekoizle eragilea | Charlie Kaufman |
Edizioa | Eric Zumbrunnen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carter Burwell |
Argazki-zuzendaria | Lance Acord |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | Silver Bear Grand Jury Prize (en) National Board of Review: Top Ten Films (en) Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak |
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak Meryl Streep Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak Nicolas Cage Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak Chris Cooper Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak Charlie Kaufman, Donald Kaufman (en) |
sonypictures.com… | |
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Chris Cooper) irabazi zuen, eta beste hiru izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Nicolas Cage), Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Meryl Streep) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria.
Argumentua
Charlie Kaufman, Los Angeleseko gidoigile bat, sormen krisi batean murgilduta dago, Donald bere anaia bikia ez bezala. Charliek bizi den bezala idazten du: nekez eta zalantzaz beterik, eta Donald idazten duen bezala bizi da: axolagabekeriaz. Susanek, bere aldetik, bizitzari buruz idazten du, baina ez da bizitzeko gai. Johnen bizitza, ostantzean, eleberri baten gaia da.
Aktoreak
- Nicolas Cage: Charlie Kaufman / Donald Kaufman
- Meryl Streep: Susan Orlean
- Chris Cooper: John Laroche
- Cara Seymour: Amelia Kavan
- Brian Cox: Robert McKee
- Tilda Swinton: Valerie Thomas
- Ron Livingston: Marty Bowen
- Maggie Gyllenhaal: Caroline Cunningham
- Judy Greer: Alice
- Bob Yerkes: Charles Darwin
- Jim Beaver: Ranger Tony
- Litefoot: Russell
- Jay Tavare: Matthew Osceola
Kanpo estekak
- Adaptation filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)