Adamantios Korais
Adamantios Korais (grezieraz: Ἀδαμάντιος Κοραῆς; Esmirna, Anatolia, 1748ko apirilaren 27a - Paris, 1833ko apirilaren 6a) greziar humanista izan zen. Greziako literatura modernoaren aitzindaria eta greko hizkuntza modernoaren eraberritzaile nagusia izan zen. Montpellierren egin zituen Medikuntzako ikasketak, baina bukatu gabe utzi, eta Greziaren independentziaren aldeko lanetan murgildu zen. Lehen idatzietan Hipokrates eta Teofrastoren lanak itzuli zituen greko modernora, eta Greziako Literaturako Liburuak eta Parerga izeneko bildumak eskaini zituen 1895-1827 urte-bitartean. 1728-1835 urteetan, greko modernoaren lehen hiztegia eman zuen Atakta izenburuaz. XVIII. mendeko liberalismoan hezi zen eta ez zituen onartu Eliza ortodoxoaren edota Bizantziar Inperioko idatzien oinarriak greko modernoa moldatzerakoan. Parisen eman zituen Koraisek urte asko; han sortu zuen Filohelendarren Elkartea (Société Philhellénique de Paris) eta idatzi asko idatzi zuen Greziaren independentziaren alde.
Adamantios Korais | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Esmirna, 1748ko apirilaren 27a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Paris, 1833ko apirilaren 6a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Aita | Joannis Korais |
Ama | Thomaida Korai |
Hezkuntza | |
Heziketa | Evangelical School of Smyrna (en) ![]() Montpellierreko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa greziera latina greziera modernoa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | lexikografoa, hizkuntzalaria, filosofoa, idazlea, literatura-kritikaria, medikua, humanista eta filologoa |
Lantokia(k) | Paris |
Kidetza | Comité grec de Paris (en) ![]() |
Mugimendua | Modern Greek Enlightenment (en) ![]() |
Izengoitia(k) | Adamance Coray |
![]() |
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adamantios Korais ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.