Adam Schaff
Adam Schaff (Lviv, 1913ko martxoaren 10a - Varsovia, 2006ko azaroaren 12a) poloniar filosofoa eta soziologoa izan zen.
Adam Schaff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lviv, 1913ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | Varsovia, 2006ko azaroaren 12a (93 urte) |
Hobiratze lekua | Powązki Military Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko Estatu Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktor Nauk in Philosophy (en) |
Hizkuntzak | alemana poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Viena |
Enplegatzailea(k) | Vienako Unibertsitatea Varsoviako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Poloniako Zientzien Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Poloniako Langileen Alderdi Batua Poloniako Alderdi Komunista |
Langileen alderdiko batzorde nagusiko kidea eta Poloniako Zientzia Akademiako soziologia eta filosofia sailetako zuzendaria izan zen. Hizkuntzari, ezagutzaren filosofiari eta logikari buruzko lanak idatzi zituen, eta gizarte-jakintzen ikuspegi marxista landu zuen bere obretan. Obra nagusiak: Egiari buruzko teoria marxistaren arazoak (1951), Semantikaren hastapenak (1960), Historiaren legeen izaera objektiboa (1955), Hizkuntza eta ezagutza (1963), Marxismoa eta gizakia (1965), Alienazioa fenomeno sozial gisa (1977), Zer etorkizun datorkigu? (1985), Marxismoa mendearen amaieran (1994).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.