Adam Peaty

Olinpiar Jokoak

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina irabazi zituen:
100 m bular proban, urrezko domina irabazi, eta Munduko errekorra (ME) ezarri zuen 57,13ko denborarekin, Cameron van der Burgh hegoafrikarra (zilarrezkoa, 58,69koarekin) eta Cody Miller estatubatuarra garaituz (brontzezkoa, 58.87koarekin).
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Erresuma Batuak 3.29,24ko denborarekin, AEBren atzetik (urrezkoa, 3.27,95ekoarekin) eta Australiari aurre hartuz (brontzezkoa 3.29,93koaz). Hauek osatu zuten Erresuma Batuko taldea: Chris Walker-Hebborn, Adam Peaty, James Guy eta Duncan Scott-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), hiru domina eskuratu zituen:
100 m bular proban, berriro, urrezko domina irabazi zuen 57,37ko denborarekin, Arno Kamminga herbeheretarra (zilarrezkoa, 58,00koarekin) eta Nicolò Martinenghi italiarra garaituz (brontzezkoa, 58,33koarekin).
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Erresuma Batuak 3.27,51ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.26,78ko denborarekin ME) eta Italiakoaren aurretik (brontzezkoa 3.29,17koarekin). Erresuma Batuko taldekideak hauek izan ziren: Luke Greenbank, James Guy, Duncan Scott, Adam Peaty eta James Wilby.
4x100 m lau-estiloko errelebo mistoan, urrezkoa irabazi, eta Munduko errekorra (ME) ezarri zuen Erresuma Batuko taldearekin, 3.37,58ko denboraz, Txinako taldea (zilarrezkoa 3.38,86ko denborarekin) eta Australiakoa garaituz (brontzezkoa, 3.38,95ekoarekin); hauek osatzen zuten taldea: Kathleen Dawson, Adam Peaty, James Guy, Anna Hopkin eta Freya Anderson-ek.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina 100 m bular, ME,
gizonezkoa[3]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m lau-estiloko erreleboa,
gizonezkoa[4]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina 100 m bular,
gizonezkoa[5]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m lau-estiloko erreleboa,
gizonezkoa[6]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina 4x100 m lau-estiloko erreleboa
ME,mistoa[7]

Gainerako emaitzak

Zortzi urrezko domina lortu ditu Munduko txapelketetan, eta hamasei urrezko domina, Europako txapelketetan.

Kanpo estekak

  1. «Adam George Peaty» olympedia.org 2021-10-07an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Adam Peaty" Olympics.com 2021-10-18an begiratua
  3. Igeriketa, 100 m bular, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Igeriketa, 100 m bular, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  7. Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko errelebo mistoa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.