Adam Friedrich Oeser

Adam Friedrich Oeser (Pressburg, 1717ko otsailaren 17aLeipzig 1799 martxoaren 18a) alemaniar margolari eta eskultorea izan zen.

Adam Friedrich Oeser

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaBratislava, 1717ko otsailaren 17a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaLeipzig, 1799ko martxoaren 18a (82 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Georg Rafael Donner (en) Itzuli
Jacob van Schuppen (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea, ilustratzailea, marrazkilaria eta grabatzailea
Lantokia(k)Leipzig
Enplegatzailea(k)Dresden Academy of Fine Arts (en) Itzuli
MugimenduaBarrokoa
Genero artistikoaerretratua

Biografia

Ikasketak Pressburgen egin zituen, eskulturgintzako irakaslea Georg Raphael Donner izaki. Ondoren Vienan, bertako Akademian Jacob van Schuppen eta Daniel Grau izan zituen margo irakasle. 1739 urtean Saxoniako Dresdenera joan eta Mengs eta Dietrich izan zituen ikaskide.[1] 1749 urtean Errege Operako erretratu eta paisaiak egin zituen baita Schloss Hubertusburgen horma irudiak ere. 1756 urtean Heinrich von Bünau kondeak berriki eraikitako Schloss Dahlen apainketa lanak agindu zizkion.

1759 urtean Leipzig-era joan zen eta 1764an sortu berri zen akademian zuzendari izendatu zuten. Manierismoaren aurka sutsu aritu zen, hala bada, Winckelmannek aldarrikatzen zuen berrikuntzen aurka agertu zen baina azkenik adiskidetu eta bere familiarekin bizi izan zen 1754/55 urteetan.[2]

Oeser-ek margotua, Leipzigeko  San Nikolas Elizan.

Oeserrek irakasle lanean eragin handia izan zuen. Besteak beste Johann Wolfgang von Goetheren irakasle izan zen eta denbora gutxira Weimarren, adiskide minak ere. Hainbat apaiketa-lan egin zituen, sabaietan batez ere. Mitologiari eta erlijioari lotutako margo-oihalak eta erretratuak ere egin zituen. Ezagunen artean hauek ditugu: "Artistaren Seme-alabak" (1766, Dresden Galeria), "Ezkontza Kanan" (1777), beste lau Leipzig Museoan, eta "Margolariaren Lantokia" (Weimar Museoan). Eskulturari dagokionez 1780 urtean egindako Frederick Augusto Königsplatz Leipzigeko hautagaiari egindakoa dugu, bere ikasle eta arkitekto Johann Carl Friedrich Dauthe-ekin elkarlanean egindakoa .

1766 urtean Leipzig-eko Minerva, zu den drei Palmen masoniko taldeko kide egin zen. 1776 Leipzigeko Balduingo kide izan zen.

Erreferentziak

  1. Rines, George Edwin, ed. (1920)
  2. Karl Robert Mandelkow, Bodo Morawe: Goethes Briefe (Goethe-ren gutunak). 2. edizioa.

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.