Adalriko Gaskoiniakoa
Adalriko VII. mendearen amaierako baskoien buruzagia izan zen,[1] zenbait adituen ustetan, Baskoniako dukea izandakoa.
Adalriko Gaskoiniakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | VIII. mendea |
Familia | |
Aita | Lope II.a Gaskoiniakoa |
Ama | Numabela Kantabriakoa |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Biografia
Aita ezezagunekoa bada ere, onomastika eta kronologiaren arabera Lope II.aren semea izan zitekeen[2]. Gaskoiniako duke guztiak leinu berekoak baziren, ziurragoa da. Dukerriaren mendebaldea (Nafarroa Beherea, Bearno eta Bigorra) kontrolpean zuen, Antso bere anaiak ekialdea zuzentzen zuen bitartean.
788an Chorso Tolosako kondea harrapatu zuen eta berari edo anaiari omenaldi egitera behartu zuen. Karlomagnok askatzeko baldintzak "umiliagarriak" zirela iritzita, Chorsori konderria kendu eta Gilen Gellonekoari eman zion.
Charte d'Alaon faltsuaren esanetan, Karlomagnoren gudarosteak harrapatu eta hegoaldean erbesteratu zen, non guduan hil zen. Agiri honen arabera, Xemen I.a Gaskoiniakoaren aita ere izan zen.[3]
Erreferentziak
- G. Pertz, ed. «Vita Hludovici imperatoris» Mon. Gen. Hist. Scriptores II (2): 608..
- Collins, Roger. "The Basques". Londres: Blackwell Publishing, 1990. 130. orr,
- Monlezun, Jean Justin. (1864). Histoire de la Gascogne. , 302-309 or..