Adalbert Ibrahim Kapandji
Adalbert Ibrahim Kapandji ( 1928ko apirilaren 17a - 2019ko urtarrilaren 7a) frantziar zirujau ortopediko bat izan zen, eskuaren kirurgian espezializatua. Bestalde biomekanika , anatomia funtzionala eta fisiologiari buruzko literatura ugari sortu zuen.[1]
Adalbert Ibrahim Kapandji | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 16. barrutia, 1928ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Frantzia Turkia |
Heriotza | Longjumeau, 2019ko urtarrilaren 7a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Sainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta medikua |
Biografia
Aita Grezian jaiotako turkiarra zen; ikasketak Tesalonikan egin eta gero Parisera joan zen medikuntza ikastera, eta zirujau bihurtu zen. Ama Tour eskualdekoa zen, eta talentu artistikoa hari egozten zion. Aitona, berriz, injeniaria zuen eta fisika eta geometria deskriptiboarekiko zaletasuna pasatu zion. Bere semea ere zirujaua da.[2]
Unibertsitatean, Kapandji ezker muturreko mugimenduetan aritu zen. Espezialitatea 1956an hasi zuen, eta 1960ean amaitu zuen. Hasieran abdomeneko kirurgian aritu zen, behazun xixkuaren esplorazio sistema bat garatu zuelarik (kinesigraph[3]). Broussais Ospitalean, berriz, kirurgia ortopedia arloan sakontzen hasi zen; gero lankide batzuekin ospitale pribatu bat sortu zuen.[2]
Kap (lankideen artean ezagutzen zuten bezala) prozesu diagnostiko eta terapeutiko berrien garapenean ere nabarmendu zen, hala nola "cardan" protesia[4] edo eskumuturreko hausturak tratatzeko metodoa. Pronazio eta supinazio mugimenduen biomekanika sakon aztertu du .[2]
Esku-kirurgiaren Frantziako Elkarteko bultzatzaile nagusietakoa,[4] 73 urtera arte kirurgian aritu zen, bere bizitzan 25.000-30.000 pertsona operatu zituelarik.[2]
Biomekanika
Lankide baten bidez fisioterapiako eskola batean artikulazioen mekanika irakasten hasi zen. Horren barruan marrazketa anatomikoan nabarmendu zen, Duchenneren ("biomekanikaren aita") lanetan oinarriturik -hauek ez baitzuten ilustraziorik-.[2]
Literatur produkzioa
A. I. Kapandji-ren liburuak oso ezagunak dira belaunaldi askotako osasun-profesionalen artean, batez ere anatomia funtzionalekoak. Haien artean artikulazioen portaera erakusten duten eskemak eta marrazkiak nabarmentzen dira.[4] Lan horien zabalkundea oso handia izan da ikasle askorentzat, hain da ezen kapandji izena liburu hauen sinonimotzat hartzen den. Gaur egun irakasle, ikasle eta profesionalen artean Kapandji eskuko anatomia funtzionalaren arloan den autoritate handienetako bat da.[5]
Erreferentziak
- «Kapandji, Adalbert Ibrahim (1928-2019)» https://www.idref.fr/ (Noiz kontsultatua: 2019ko otsailaren 3a).
- Fissioterapia, Kinect. (2012-10-19). «Fisioterapia: Adalbert Ibrahim KAPANDJI» Fisioterapia (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- Kapandji, I. A.. (1972-02-05). «[Kinesigraph in biliary surgery»] La Nouvelle Presse Medicale 1 (6): 417–418. ISSN 0301-1518. PMID 4621995. (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- «Hommage au Dr Adalbert Ibrahim Kapandji» www.sfrm-gemmsor.fr (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- «Décès de Monsieur le Docteur Adalbert Kapandji, Lundi 07 janvier 2019» www.sfcm.fr (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).