Adad-nirari III.a
Adad-nirari III.a, Asiriako errege bat izan zen. K.a. 810 eta K.a. 783 bitartean gobernatu zuen. Shamshi-Adad V.aren seme eta oinordekoa izan zen.
Adad-nirari III.a | |||
---|---|---|---|
K.a. 811 - K.a. 783 ← Shamshi-Adad V.a - Salmanasar IV.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. IX. mendea | ||
Herrialdea | Asiria | ||
Heriotza | K.a. 783 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Shamshi-Adad V.a | ||
Ama | Sammu-ramat | ||
Seme-alabak | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Adin txikikoa zen bitartean, erregeordetza bere ama Semiramisen eskuetan geratu zen. Bere lehen espedizio militarra, K.a. 805ean bidali zuen, Damaskoren aurka, Siria eta Palestinako zenbait erregeren zergaordaina jasoz.
K.a. 795ean, Babiloniaren aurkako kanpaina arrakastatsu bat hasi zuen, modu adiskidetsuan amaitu zuena, bi herri senideen artean bakea aldarrikatuz, baita Babilonia eta Borsippako jainkoenganako bere debozioa ere. Ordutik aurrera, egoera berria omenduz, Babiloniako erregeari aramear nomaden aurka lagundu zion, Tigrisen harana erasotzen zutenak, Zab txikiaren hegoaldean.
Bere erregealdiko azken urteak, pixkanaka gehitzen zihoan ahultasunezkoak izan ziren, Urartuk, lurraldeak irabazteko probestu zuen egoera. Bere semeetako lauk, bata bestearen atzean heredatu zuten Asiriako tronua. Lehenengo hirurak, Urartuk sortutako arazoa konpontzeko gai ez ziren izan, baina bai laugarrena izan zen Tiglath-Pileser III.a, Asiriar inperio berriaren sortzailea.
Aurrekoa Shamshi-Adad V.a |
Asiriako erregea K.a. 810-K.a. 783 |
Ondorengoa Salmanasar IV.a |