Ada Colau

Ada Colau i Ballano (Bartzelona, 1974ko martxoaren 3a) gizarte-aktibista eta politikaria da, 2009an Bartzelonan Hipotekak Kalteturikoen Plataformaren sortzaileetariko bat, eta plataformaren bozeramaile nabarmenena izandakoa. Vides hipotecades liburuaren idazlea da, katalan eta gazteleraz argitaratua.

Ada Colau

(2022)
UCLG Special Envoy (en) Itzuli

2019ko azaroaren 15a -
2016-2019 UCLG Co-President (en) Itzuli

2016ko urriaren 15a - 2019ko azaroaren 15a

President of the Metropolitan Area of Barcelona (en) Itzuli

2015eko uztailaren 23a - 2023ko uztailaren 27a
Xavier Trias

Bartzelonako Udaleko zinegotzia

2015eko ekainaren 13a -
Hautetsia: 2015 Barcelona City Council election (en) Itzuli

118. Bartzelonako alkate

2015eko ekainaren 13a - 2023ko ekainaren 17a
Xavier Trias - Jaume Collboni Cuadrado (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakImmaculada Colau i Ballano
JaiotzaBartzelona, 1974ko martxoaren 3a (50 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
italiera
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekintzaile soziala
Lantokia(k)Bartzelona
KidetzaHipotekak Kalteturikoen Plataforma
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Catalunya en Comú
Barcelona en Comú

ajuntament.barcelona.cat…
IMDB: nm4408455 Facebook: ada.colau Twitter: AdaColau Instagram: adacolauofficial Telegram: adacolau Youtube: UCp5vwMbdAelxaqgCt6ipTgw Edit the value on Wikidata

2015eko ekainaren 13tik Bartzelonako alkatea da, Barcelona en Comú koalizioarekin udal hauteskundeak irabazi ondoren. Koalizio hori Podemos, ICV-EUiA, Equo eta Procés Constituent alderdiek osatzen dute.

Biografia

Bartzelonako El Guinardó auzoan hazi zen, klase ertaineko familia batean. Gurasoak bananduta daudela, bost anai-arreba ditu (amaren aldetik hiru ahizpa, eta aitaren aldetik ahizpa eta neba bana). Auzoko ikastetxean eta Febrer Akademian ikasi zuen, eta ondoren Filosofia ikasketak burutu zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta urtebetez Milanen ikasi zuen Erasmus beka bati esker. Aktibismoan hasi zen 90. hamarkadaren hasieran, Golkoko Gerraren aurkako protestekin batera. 2000. hamarkadan telebistan agertu zen, Antena 3 kateko Dos + una seriean, eta aldi berean okupa mugimenduan murgildu eta mobilizazio askotan hartu zuen parte, hala nola G-8aren kontrakoa 2003an Bartzelonan, Martin Shaw aktibistaren egoera salatzeko, Frantzian burutu zen G-8ko bilkuran zauritua izan zena. 2001etik aktibista bizitza egiten duela dio Ada Colauk. Globalizazioaren aurkako mugimenduarekin ere harremanak ditu, eta 2003an Irakeko Gerraren kontrako mugimenduan parte hartu zuen, Aturem la guerra (katalanez Gerra geldi dezagun) mugimenduaren barruan. 2006an Espainian etxebizitza duinaren aldeko mugimenduaren parte izan zen.

Gaur egun Bartzelonako DESC Observatori (Eskubide Ekonomiko, Gizarte eta Kulturalen Behatokia) plataformaren Etxebizitza arduraduna da. 2011n jaiotako seme bat dauka bere bikote den Adrià Alemany ekonomista eta Hipotekak Kalteturikoen Plataformaren kidearekin.

Hipotekak Kalteturikoen Plataforma sortzea

Sakontzeko, irakurri: «Hipotekak Kalteturikoen Plataforma»

2006an V de Vivienda mugimenduan eta Etxebizitza Biolentziaren aurkako Tailerrean parte hartu ondoren, 2009an Ada Colau Bartzelonako Hipotekak Kalteturikoen Plataformaren antolatzaileetariko bat izan zen, eta arazo honekin erlazionatutako hainbat mugimendu batu zituen, hipoteken kredituek sortutako arazoei eta etxe-kaleratzeei aurre egiteko, eta emate-ordainketaren alde. Asanblada erako hainbat plataforma beretsu jaio ziren ondoren Espainia osoan zehar. 2010ean Espainian kaleratze eta etxegabetzeak biderkatu ziren eta PAH siglekin ezagutzen hasi zen plataformak Stop Kaleratzeak kanpainia burutu zuen 2010eko azaroan. M-15 mugimenduak eta Democracia Real Ya plataformak lagundu zuten 2011n PAHren aldarrikapenak zabaltzen, eta bere egin zuten aktiboki kolaboratzen. 2012an Ada Colauk PAHren bozeramaile eta ordezkari karguak hartu zituen.

Sariak

  • 2013 - Gizarte Eskubideen Defendatzaile Saria irabazi zuen Rafael Mayoralekin batera, Periodismo Humanoren esku.[1]
  • 2013 - Emakumeak Batasunean Saria irabazi zuen, Aktore Batasunaren esku.[2]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) El País. «Entrevista a Rafael Mayoral, El desahucio es un problema colectivo» (Noiz kontsultatua: 2014-01-17).
  2. (Gaztelaniaz) elplural.com. «Pilar Bardem entrega a Ada Colau el premio de los actores ‘Mujeres en Unión’» (Noiz kontsultatua: 2014-01-17).

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.